Egunean Behin
Artikuluak
Amaitu da Egunean Behinen 21. denboraldia, eta Hiruka Uribe Kosta taldeak irabazi du Tokikom Liga
48.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 21. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Bederatzi asteko denboraldi bat izan da guretzat, TOKIKOM euskarazko komunikabideen bateragunearekin antolatua, eta hain zuzen ere, berritasuna izan dugu, Tokikom Liga jokatu dela. 10 hedabide/eskualderen artean, Hiruka Uribe Kosta gailendu da. Ikus sailkapenak eta astez asteko Liga horretako lehia hemen.
51.000 jokalari Egunean Behinen 20. denboraldian, astero 40.000 pasa
51.000 erabiltzaile izan ditu Egunean Behin jokoaren 20. denboraldiak, Korrikarekin batera igandean amaitu zenak. Aurreko denboraldian baino gutxixeago, ba hura 13. asteko denboraldia izan zen, eta aurtengo hau 8 astekoa. izatez, 40.000 jokalari astero, aurreko denboraldian astero izandakoak baino gehiago izan dira. Eskerrik asko jokalari guztiei, eta baita AEK/Korrika eta Begi Bistan babesleei.
Eskualde garapenerako eta euskara sustapenerako darabilte Egunean Behin Estellerrian
Estellerri edo Lizarraldean, Nafarroa Garaian, Egunean Behin modu sortzaile eta interesgarri batean ari dira erabiltzen euskararen eta euskaldunaren sustapenerako. 19. denboraldian ekin zioten esperientziari, irailean; eta orain jarraitzen dute. Teder, Estellerriko Ekintza Taldea, da sustatzailea.
57.000 lagunekin osatu da Egunean Behinen 19. denboraldia
Ia 57.000 erabiltzaile (tira, zenbaki horretatik 16 eskas geratu gara) izan ditu Egunean Behin jokoaren 19. denboraldiak. Hamahiru asteko denboraldi bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen urtean. Denboraldia Primeran euskarazko ikusentzunezko plataformak babestu du, eta haren izenean banatuko ditugu orain denboraldiko sariak, telebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.
Hitz gurutzatuak Egunean Behin jokoan, Euskal Herriko Txapelketarako berotzeko
Galdera sorta berria estreinatu da aste honetan Egunean Behin jokoan: Gurutzegrama edo hitz gurutzatuak... Azaroan antolatu duten Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketako lagun jatorren laguntzarekin egin dugu. Txapelketa horretara izena emateko epea ireki da, bide batez, hementxe.
51.500 lagunekin osatu da Egunean Behinen 18. denboraldia
51.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 18. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Hamaika asteko denboraldi bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen urtean. Denboraldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ipuskoa 1025 - 2025 ekimenaren kudeatzaileak babestu du, eta haren izenean banatuko ditugu orain denboraldiko sariak, elebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.
Gipuzkoako herri-agintarien soka-dantza Tolosan
Joan den asteko dantza ekitaldiaren ondoren, beste bat prestatu du asteburu honetarako Egunean Behin jokoaren babesleak, Ipuskoa 1025-2025 ekimenak. Kasu honetan, soka-dantzaren inguruan egingo da ekitaldia Tolosan, eta dantza-tradizio honetan tokatzen den bezala, herri-agintariak izango dira sokan dantza egingo dutenak. Gipuzkoako alkate guztiak gonbidatu dituzte, eta haiekin hainbat herritarrek ere egingo dute dantza. Hitzordua uztailaren 5ean da, larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan, Tolosako Euskal Herria plazan
Ezpata-dantza, Gipuzkoaren sinbolo (ekitaldia larunbatean)
Egunean Behin jokoaren babesleak, Ipuskoa 1025-2025 ekimenak, urtemuga honetarako prestatu duen ekitaldi nagusietako ospatuko du larunbatean, Donostian. Gipuzkoako ezpata-dantzarien topaketa handi bat, eta Muriska ikuskizunaren emanaldia. Izan ere, euskal dantzen artean, ezpata-dantzak Gipuzkoarekin lotura berezia du.
Ipuskoa, opari sorta aparta
Aste honetan, eta denboraldian ere bai, Ipuskoa 1025 / 2025 ekimenak babesten du Egunean Behineko jokoa. Gipuzkoako kulturarekin zerikusia duten lau opari sorta bikoitza emango dituzte Gipuzkoako Foru Aldunditik, eta merezi du errepasotxo bat egitea zer sorta jasoko dituzten irabazleak eta zozketa bidezko beste jokalari batek.
Konklabearen mekanika (galderetan agertuko zaizue Egunean Behinen!)
Gaur arratsaldean hasiko da Erroman (Vatikanoan, nahiago baduzue) konklabea, hurrengo aita santua aukeratzeko biltzarra. Aukera aprobetxatu dugu Egunean Behin jokoan galdera sorta sartzeko. Lasai, konklabea laster amai daitekeela uste da, eta aitasantugarrien galderek ez dute asko iraungo. Hala ere, errepaso bat egin diezaiogun batzarraren eta bozketen mekanikari.