Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta, "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldian egigo da urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian. "Harrera jardunaldi" gisa definitu dituzte, eta harrera horrekin esan nahi da euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen egin beharrekoa. Hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko helburua izango du hortaz topaketak.
Jarraian, egitaraua. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen.
Urriaren 10a, osteguna
09:30-10:00 Harrera eta agurrak.
- Idurre Eskisabel Larrañaga – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
- Aitor Aldasoro Iturbe – Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea
10:00-11:30 Migrazioaren kokapena. Nortzuk ditugu euskal herritar berriak?
- Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe – Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria eta EHUko irakaslea
- Eguzki Urteaga Olano – Soziologoa, EHUko irakaslea
11:30-12:00 Atsedenaldia: Kafe-etena.
12:00-13:00 Euskarak ematen al du aterperik? Solasaldia.
- Laura Penagos Rodriguez – Kolonbian jaioa. 2008tik bizi da Euskal Herrian
- Celeste Agüero – Argentinan jaioa. 2018tik bizi da Euskal Herrian
- Ruth Pizarro Cuellar – Bolivian jaioa. 2023tik bizi da Euskal Herrian
- Ruba Hassan – Sirian jaioa.
13:00-14:00 Hizkuntza harrera egokirako zumeak jartzen.
- Onintza Olaizola Aristi – Euskaltzaleen Topaguneko Hizkuntz aniztasun arloaren arduraduna
- Mari Jose Arrieta Sagarna – Bilboko Udaleko Euskarako zuzendaria
- Itziar Eizagirre Irureta – Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza eskubideak eta Kultura demokratikoko teknikaria
14:00-15:00 Bazkaria.
15:00-16:30 Etorri zirelako gara. 50-70 hamarkadetako immigrazioa eta euskararen biziberritzeari egindako ekarpena.
- Xabier Aierdi Urraza – Soziologian doktore eta EHUko irakasle jubilatua
- Belen Uranga Arakistain – Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren koordinatzailea
Urriaren 11, ostirala
09:00-10:15 Urretxuko Harrera Eremua: harrera herri baterako orube parte hartzailea, eraikigarria, moldagarria, bizia eta bizigarria.
- Beñat Zamalloa Akizu – Urretxuko Gazteria teknikaria
10:15-11:45 Hezkuntza harrera gune, euskara harrera gune.
- Ruben Sanchez Bakaikoa – Gasteizko Alde Zaharreko eta Anhitzakeko dinamizatzaile ohia
- Aitor Barriocanal Marquinez – Goian Elkartea, Gasteizko Alde Zaharreko proiektu hezitzailea
- Egoitz Urrutikoetxea Laskibar – Seaskako pedagogia zuzendaria
- Yasmine Khris – LABA kidea
- Arantxa Caminos – Lantxotegi Elkarteko langilea, Kabia Programan komunitate hezitzailea
11:45-12:15 Atsedenaldia: Kafe-etena.
12:15-13:00 Gure hitzak. Nola izan harrera herri euskalduna?
- Leire Amenabar Larrañaga – Gizarte psikologian doktoregaia EHUn
13:00-14:00 Helduen euskalduntze-alfabetatzearen ardatzekotasuna.
- Euskaltegi sareetako ordezkariak
14:00 Amaiera.
Erantzun
Sartu