Teknologia albisteak

2025eko Euskaraldian herriek bat egiteko deia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-27 : 10:42

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskaraldia On! Topaketa egin dute Eibarren, datorren Euskaraldia aurkezteko eta prestatzeko. 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa eta atzo antolatzen hasteko deia zabaldu zuten: Herrietan “batu eta osatu batzordea, eman izena Euskaraldian!”. 

Atzotik aurrera dute herriek, beraz, izena emateko aukera, www.euskaraldia.eus webgunean. Norbanakoen txanda 2025eko martxoan izango da; orduan izango dute belarriprest eta ahobizi guztiek Euskaraldian izena emateko aukera. 

Aurreko ediziotan 400dik gora herritan antolatu zen Euskaraldia; herritarrek, euskara elkarteetako kideek, udaletako ordezkariek edota entitateetako arduradunek osatutako batzordeek antolatzen dute Euskaraldia herriz herri.

Topaketan Euskaraldiaren antolaketara kideak batzeko modu berriak proposatu dituzte, eta helburu horrekin aurkeztu dute Euskara aktibatzaileen gida-liburua, Euskaraldiak ondutako gida praktikoa. Gidak emango ditu, beraz, Euskaraldiaren mugimendua sortzeko, osatzeko, sarea irudikatzeko, ekintzak antolatzeko eta indarberritzeko hainbat gako.

Erantzun

Sartu