Teknologia albisteak

Fermin Leizaola etnografoa hil da

Sustatu
2025-06-17 : 15:43

Atzo hil Fermin Leizaola euskal intelektual donostiarra, 81 urterekin. Euskal Herriko kulturaren, geografiaren eta ingurune naturalaren ezagutza entziklopedikoa zuen pertsona joan zaigu. 

Publizitatea

Adimen artifiziala: irakurketa positibo bat (kontrastatzeagatik)

Sustatu
2025-06-17 : 11:15

Adimen artifizialaren aukerez idatzi dugunean Sustatun (eta sarri ari gara horretan), euskarak esparru honetan egin ditzakeen aurrerapenez ere itxaropentsu idatzi ohi dugu. Baina gehiagotan jarduren dugu, beharbada, AAren arriskuez, egiten diren disparateez, sortzen den slop edo zaborraz eta halako kontuez. Kontraste egiteagatik honekin, ikuspegi positibo baten arrazoitze saiakera bat dakarkizuegu gaur.

F-Droid aplikazioak jaisteko webgunea, euskaraz

Sustatu
2025-06-17 : 09:25

F-Droid da baliabide bat Android plataformarako aplikazioak jaisteko baliabide bat, Google Play ofizialetik (eta nolabait ere Googleren kontroletik aske) kanpo dauden app-ak aurkitzekoa. F-Droid aplikazioa bera euskaratuta zegoen duela denbora bat, Librezaleri esker; eta orain webgunea ere euskaratu dute.

UEMA, bost herri gehiago eta hainbat egitasmo

Sustatu
2025-06-16 : 08:31

Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide berriak bilakatu dira asteburuan, Azkoitian UEMAk egindako biltzarrean. UEMAren 2025-2029ko plan estrategikoa ere onartu dute bertan.

Zuzenekoan: Ulertu zure hurrengo telefonoaren etiketa

Sustatu
2025-06-14 : 11:54

Aste honetan Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, kontu komertzialak aipagai: Tesla autoen salmenten jaitsieraz jardun dugu, Txinako autoen gorakadarekin batera. Eta datorren ekainaren 20an indarrean sartuko diren telefono eta tablet salmentarako arau europarrez hitz egin dugu ditugu, etiketa modu honetan dauden ikono eta datuak zer diren azalduz

Mixel Itzaina bertsozale eta idazlea hil da

Sustatu
2025-06-12 : 14:55

Mixel Itzaina (Aldude, 1933) euskaltzain, bertsozale eta idazle baxenabartarra hil da. 1967an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta ohorezko euskaltzain 2014an.

Biziberritu Perotx, despopulazioaren aurkako sormen proiektuak dirua behar du

Sustatu
2025-06-12 : 13:52

Perotx da XVIII. mendeko harrizko etxea bat, Nafarroa Garaiko Urraul Goiti haranean, Nafarroako haran despopulatuenean kokatua, Adoain herrian. Etxe honetan kultura sormeneko proiektua martxan jartzeko asmoa dago, baina crowdfunding bidez finantziazioa behar dute. Hemen ekarpena egiteko aukera eta informazioa.

Datorren astetik aurrera telefono eta tabletek garantia gehigarriak bete beharko dituzte Europan

Sustatu
2025-06-11 : 10:31

Datorren astetik Euskal Herrian saltzen diren telefonoek Europako Batasuneko 2023/1669 zuzentaraua bete beharko dute. 2023an onartu zen, baina aurtengo ekainaren 20tik aurrera aplikatuko da, prestaketa fasea amaituta. Saltzaileek konpromisoa dute telefono berriek gutxienez salmentatik 5 urte bete arte sistema eragilearen eguneratze egokiak jasoko dituztela. Eta etiketa berriekin salduko dira telefonoak, esango dizutenak zein energia-efizientzia duten, bateria iraupenari buruzko informazioa, eta erresistentziari buruzkoa ere bai.

YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak, genero identitateari babesa kenduz

Sustatu
2025-06-11 : 09:26

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta adierazpenaren" aurkako gorrotozko diskurtsoa debekatuta zegoen lehen, baina orain jada ez.

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa 2025 - 2. deialdia

2025-06-10 : 11:15

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.

Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra antolatuko du Eusko Jaurlaritzak 2027an

Sustatu
2025-06-10 : 09:29

Jauzia Gara izenarekin atzo Bilbon egindako ekitalde batean, EAEko lehendakariak, Imanol Pradalesek, iragarri zuen Euskararen Erabilera Biziberritzko Biltzarra izendatu dutena egingo dela 2027an. Aurtengo irailetik aurrera jarriko dela horretarako lan-dinamika abian. Biltzarrera begira, bi urteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen inplikazioa bermatuko duen nazioarteko biltzar handi batekin amaituko den lan zabala eta sakona egitea agindu zuen lehendakariak. “Begirada soziolinguistikotik helduko diogu bideari, euskararen erronka nagusiek lotura estua baitute erabilerarekin eta gizartean gertatzen diren aldaketekin”.

Leire Errandonea Garcia-Larratxek irabazi du II. Minaberri itzulpen-beka

2025-06-10 : 08:56

Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur et fils' liburua euskaratuko du Leire Errandonea Garcia-Larratxek, Xabier Olarra Lizaso mentorearen laguntzaz, Minaberri bekari esker. EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Minaberri bekaren bigarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du bekaren bidez sortzen den itzulpena, eta CEDROren laguntza izango du mentoretzak.

 

Jolasmatika ikastaroa: informatika jolasaren bidez landu

Sustatu
2025-06-09 : 10:05

Aurtengo UEUren uda ikastaroen artean, arreta deitu digun bat: Jolasmatika. Bi goiz ekainaren 26 eta 27an, Iruñeko Ezpeleta jauregian, eta matruikulatzeko aukera ekainaren 25a arte. Honakoa lantzeko: Pentsaera konputazionala, programazioa eta konputagailuen barne-funtzionamendua jolasaren bidez lantzen dira.

Nork du gogoa Tesla bat erosteko? (bide batez, badatoz txinatarrak)

Sustatu
2025-06-07 : 11:50

Asteko albisteetako bat: Elon Musk eta Donald Trump haserretu dira. Zer ondorio izango ote ditu horrek munduko gizon aberatsenaren enpresetan? Tesla, X/Twitter edo SpaceX-en? Ez dakigu, baina nekez izango da ona negozioetan. Izatez, Musk-Trump asoziazioaren hilabete hauetan, bereziki ikusi da Tesla salmentak behera joan direla, batez ere Europan. Nolabait ezker ikuspegitik marka madarikatua bilakatu bada Tesla azken aldian, orain eskuin ikuspegi batetik ere bai...

Metak beti espiatzen zaitu; eta bolada txarrean bazaude, horixe salduko die iragarleei

Sustatu
2025-06-06 : 11:01

Metak etengabe espiatzen zaitu. Denbora guztian, zuk Facebook, Whatsapp edo Instagram erabiltzen ez dituzunean ere, hortxe dago Meta, etxe osteko ezkutaleku batean barrura begira, ea zertan ari zaren beste aplikazioekin, zer bilatzen duzun, bisitatzen dituzun webguneen berri jasotzen. Horixe deskubritu dute mugikorren segurtasun gaiak aztertzen dituzten ikertzaile batzuek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››