Auto marken merkatuaz jardun genuen lehengo batean, Tesla izenaren inplikazio teknologikoak eta aktualitatekoak tarteko. Europan Tesla elektrikoak behera joan bitartean, nola modelo elektriko txinatar batzuk gora joan diren... Baina ez da Elon Musken izen txarra marken salmentetan eragina duen faktore bakarra. Nazioarteko garai ilun samarrek, eta Ukrainiako inbasioak merkatuetan eragindakoak sekulako faktorea izaten ari dira zenbait merkatutan. Errusiako kasua aztertuko dugu hemen.
Konparatu erakusten dugun grafikoan marka salduenak Errusian 2021ean eta 2024an. Tartean Ukrianako gerra izan delarik, eta ustez merkataritza galerazi nahi delarik Errusiarekin Putin zigortzeko... ba horra ondorioak.
Desagertu dira marka mendebaldetarrak, eta txinatarrek, aldiz, merkatua bereganatu dute. Agur Renault, Volkswagen, Kia eta Hyundai. Ongi etorri Changan, Chery eta Geely. Eta Lada errusiarrak, ba pixkat merkatu kuota handitzen.
Erantzun
Sartu