EHUren Udako Ikastaroetan (UIK) izandako jardunaldi batetik, eduki interesgarri bat. Gazteen bikote harremanetan ziber-bideetatik gertatzen diren abusu egoerak. Maria Dosil eta Uxue Llano EHUko ikertzaileek ikerketa baten berri eman zuten
Honako laburpena, Diario Vasco eta Argia agerkarietako laburpenetatik. Delako ikastaroan Maria Dosil eta Uxue Llano EHUko ikertzaileek egindako azterketa baten berri eman zuten: bikote harremana duten %67,1ak ziberbiolentzia erabili duela bere bikotekidearengan, batez ere kontrola. Zehazki, gutxienez hamar nerabetik seik bikotekidea kontrolatu du mugikorraren edota sare sozialen bidez.
Ondorio hori 12 eta 17 urte arteko 409 gazte galdekatu ondoren atera dute. Ikertzaileek argiki ikusi dituzte jarrera sexistak, emozioak erregulatzeko zailtasunak eta antsietatearekin zerikusia duten sintomak. Oro har, kontrol jarrerak, pertsona gazte horiek ez beti zuzen identifikatzen dituztenak, maitasun erromantikoaren mitoari lotutako portaera gisa normalizatzen direlako. konfiantza eta maitasun seinale gisa hartzen dituzte gazteek.
Dosil eta Llanosek ez bakarrik aztertzen dituzte joera horiek, zenbait ikastetxetan martxan jarri izan dituzte prebentzio programak, CDA-Stop izenarekin (Cyber Dating Abuse Stop = "Gelditu abusuak ziber-ligatzean"). Eta kontuari buruz argitalpenak ere egin dituzte. Esate baterako, 2023ko liburu hau. Maria Dosilen azterketa horietako batetik, mezu-truke elektronikoetan detektaturiko termino eta joeren analisi bat, irudian:
Erantzun
Sartu