GPX.studio GPX formatuko fitxategiak sortzeko web bidezko tresna da, eta orain dela aste batzutatik euskaraz dago. GPX da ibilbideen formatua: oinezko edo mendi-ibilbideak edo bizikletakoak esaterako, horrela kodetzen dira, eta oso erabilgarriak dira GPS gailuetan
GPX formatuko fitxategiak ibilbideak gordetzeko erabiltzen dira, dela oinezko edo mendi-ibilbideak edo bizikletakoak esaterako, eta oso erabilgarriak dira GPS gailuetan, erlojuetan edo telefonoko aplikazioetan kargatu eta ondoren ibilbidea egiten ari zarela ibilbide hori jarraitzeko.
Gpx.studio webguneak ibilbide horiek mapa baten gainean eta klik pare batekin sortzeko aukera ematen du, OpenStreetMapen oinarritutako mapak hondo bezala erabiliz eta bertako datuetan dauden bideak ibilbideak egiteko aprobetxatuz.
Bideoan ikusten den bezala, mapako puntuetan klik egin ahala, mapako bideak erabiltzen ditu webguneak bidea osatzeko eta ondoren deskargatzeko aukera eskaintzen du.
Gainera ibilbidearen estatistiken grafikoa ere erakusten du, distantzia, gorako eta beherako desnibelen kalkulua eta profila erakutsiz.
Probatu hemen: GPX.studio/eu
Erantzun
Sartu