UEMAren ildo estrategikoak datozen urteetarako
Duela aste batzuk UEMAk egin zuen urteko biltzarraz informatu genuen, baina bertan 5 urterako urterako plan estrategikoa ere onartu zuten. Eta artikulu honetara dakarzkizugu bere puntu nagusiak.
Batetik, bere helburu nagusiak hauek dira:
- Udalerri euskaldunetan bizitza publikoa zein pribatua euskaraz egin ahal izatea.
- Udalerri euskaldunek, bat eginik, euskararen lurgunea osatzea.
- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bermatzea.
Helburu horiek betetzeko, bost ildo estrategiko markatu dituzte.
1) Udalerri euskaldunen lurgunea osatzea: Hego Euskal Herriko udalerri euskaldunek UEMAN bat egitea, eta Ipar Euskal Herriko udalerri euskaldunetan eragiteko lankidetza.
2) UEMA erakunde gisa sendotzea: Erreferentzialtasuna, aitzindaritza, elkarlana, erakundeen eta euskalgintzaren arteko zubigintza, udalekin harremana, euskara teknikarien sarea...
3) Udalerrien erabateko euskalduntzea, bi zentzutan: Udalen euskalduntzea eta idalerrien euskalduntzea.
4) Herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea: Hedatu hezkuntza proiektua, herritarrentzako askotariko tailerrak, sentsibilizazio kanpainak, eta udalen tipologiara moldatutako ekimenak.
5) Udalerri euskaldunen zaintza eta garapena: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa, arnasguneen eta udalerri euskaldunen garapena, behaketa eta ikerketa.
Erantzunak kargatzen...