Etorkizuneko enpleguaren joerak ulertzeko tresnak garatzen dihardu CodeSyntaxek azken aldi honetan. Zehazki Futurelan eta Navarlan izeneko enpleguaren prospektiba behatokiak garatu ditugu. Bi proiektu hauek administrazio publikoekin lankidetzan egin dira, Prospektiker eta CEPREDE erakundeekin batera, eta helburua da etorkizuneko lan-merkatuaren joerak aztertzea eta aurreikustea.
Tresna hauek baliagarriak dira enplegu-politikak diseinatzeko, prestakuntza-eskaintza egokitzeko eta lan-merkatuaren desorekei aurrea hartzeko. Detaileetan sartuz:
Eguneratuz doazen enplegu-prospektibaren eta okupazio-joeren behatokiak dira, izan ere Futurelan Behatokiko lanpostu aurreikuspen datuak berritu dira 2035 urtera begira.
Bi plataformak Django framework-arekin garatu dira, eta datuen trataera eta bisualizazioari garrantzi handia ematen diote. Gainera, proiekzioak etengabe eguneratzen dira administrazioen eta aipatutako erakundeen aldetik, lan-merkatuaren bilakaerara egokituz.
Erantzun
Sartu