Teknologia albisteak

UEMA, bost herri gehiago eta hainbat egitasmo

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:31

Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide berriak bilakatu dira asteburuan, Azkoitian UEMAk egindako biltzarrean. UEMAren 2025-2029ko plan estrategikoa ere onartu dute bertan.

Aurten UEMArekin bat egitea erabaki dute honako udalerriek: Donamaria (Nafarroa), Ibarrangelu (Bizkaia), Mundaka (Bizkaia), Mutiloa (Gipuzkoa) eta Ormaiztegi (Gipuzkoa). Horiek gehituta, 118 udal izatera iritsi da UEMA. Guztien artean 353.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

2023an 100 udalen langara iritsi eta Ehun udal eta hamaika gehiago ekitaldia egin zuen UEMAk, eta larunbat honetan, bi urte geroago, 118 udal izatera iritsi da.

Era berean Azkoitiko biltzarrean 5 urterako plan estrategikoa onartu dute. Honako grafikoak laburtzen dituenak:

Horrez gain, biltzarrean egun bultzatzen dituzten ekimen zehatzen berri ere eman zuten. Besteak beste:

  • Herriz herri euskararen egoerarari buruzko argazki eguneratua biltzen duten koaderno demolinguistikoak,
  • Urrian Euskal Herrian egitekoa den arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzia,
  • Etorri euskarara! ikastaro berriak,
  • Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko UEMAk EITBrekin berretsi eta zabaldu duen hitzarmena.

Erantzun

Sartu