Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipediako orri horretaz arduratzen den langile euskaltzaleari, errespetu osoz: Argazk

2025-04-29 : 17:38

Euskarazko Wikipediako orri horretaz arduratzen den langile euskaltzaleari, errespetu osoz:
Argazkian, Cartagenako (Espainia) udaltzainak trafikoa bideratzen ikusten ditugu.
Iruñeko karrika eta udaltzainek ez ote dute ...

Hurrengo itzalaldirako gailu …, 2025-04-29

Publizitatea

Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala

Sustatu
2025-04-29 : 15:13

Bihar asteazkena, apirilak 30, mahainguru bat izango da Leioako EHUren kanpusean. Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala, 11.45etan, Zientza eta Teknologia fakultateko paraninfoan. Bertan izango dira hizlari, Orai/Elhuyar, Hitz Zentroko, Euskorpora proiektuko eta Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneko ordezkariak.

2

Hurrengo itzalaldirako gailu pare bat

Sustatu
2025-04-29 : 10:03

Atzoko albiste teknologikoa (eta orokorra) izan genuen Euskal Herrian Europako hegoaldeko itzalaldia. Kontuak badu bere orria (atzodanik jada) euskarazko Wikipedian, eta bertan informazioa zer izan zen eta, oraingoz hipotesi oso azalekoak, zergatik izango ote zen. Horretaz gehiago jakin bitartean, hurrengo itzalaldi baterako hardware gomendioak hemen.

Kerning arazoa Frantzisko aita santuaren hilarrian

Sustatu
2025-04-28 : 09:59

Larunbaten ehortzi zuten Frantzisko aita santua Santa Maria Maggiore basilika bikainean, Erroman, Vatikanotik 5 bat kilometrora. Alboko kaperen artean, toki xume batean hilobi xumea da, irudi bat gurutzearekin, eta hilarria izenarekin: FRANCISCVS grafia latinoz, edo, zehatz irakurri eta transkribatu behar badugu, agian  FR A NCISC VS ze badirudi halako hutsune arraro batekin tartekatu dituztela hizkiak... Interneteko tipografia zaleak konturatu dira jada, kerning edo tracking egokia falta zaio izenari.

Neo-estoizismoa, kontu toxiko samar bat

2025-04-26 : 16:18

(Ttap aldizkarirako egindako audio-kolaborazio baten testua da hau, pixka bat moldatua). Berba edo kontzeptu bat oraintsu ikasi dudana. Neo-estoizisimoa. Filosofo greziar zaharren bizitza-jarrera bat, estoizismoa, horixe ikasi genuen aspaldi. Gauzak datozen bezala onartu, agian plazer txikiekin geratu, ez apeta eta anbizioekin, norberaren oreka estoiko bati eutsi...

Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Sustatu
2025-04-26 : 10:29

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.

Pantailaldia izango da maiatzaren 6tik 14ra

Sustatu
2025-04-24 : 10:09

Pantailak Euskaraz mugimenduak Pantailaldia antolatu du bigarrenz (lehena 2022ko azaroan izan zen). Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa maiatzaren 6tik 14ra egingo dute, Euskaraldia hasi aurretik. Ekimenean aldez aurretik izena emateko eskatu dute antolatzaileek, https://pantailakeuskaraz.eus/pantailaldia  orrian izena eman datieke, maiatzaren 6a bitartean.

Audiorik ez mezularitzan! Erantzun/erreakzio emojiak bai!

Sustatu
2025-04-23 : 08:12

Sustaturen iritzi editorial ofiziala da: Gorroto ditugu mezularitza aplikazio eta plataformetako audio-mezuak. Bereziki Whatsappen batzuek uzten dituzten podkast luzerako horiek. Baina erreakzionatzeko edo labur erantzuteko emoji aukera? Bai, gogoko ditugu, praktikoak direlako, komunikazio azkarra eta gizatiarra ahalbidetzen dutelako.

Frantzisko Aita Santua hil da gaur goizean, 'Miñan' gomendatu zuen gizona

Sustatu
2025-04-21 : 13:03

Frantzisko Aita Santua gaur goizean hil da Vatikanoan. 88 urte zituen. Eliza Katolikoko buru izan da 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten arte. Jorge Bergoglio zuen izena, eta Frantzisko aukeratu zuen Aita Santu izateko, lehena hautu hori egiten. Dakigula, euskarazko liburu bat (Miñan, italierazko itzulpenean) gomendatu duen lehen aita santua izan da.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 1.200 kexa jaso zituen 2024an

Sustatu
2025-04-21 : 10:07

Hizkuntza EskubideenBehatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu zuen apiril hasieran Bilboko Euskararen Etxean, Ondorio nagusia, euskaldunok oraindik ere traba ugari jasaten ditugula euskaraz bizitzeko.

1

Kneecap film euskaratuaren emanaldiak doan

2025-04-19 : 09:04

Duela gutxi elkarlanean azpidatzien bidez euskaratutako Kneecap filmaren doako emanaldiak antolatu dira hurrengo egunetarako. Lehenbizikoa Azkainen apirilaren 22an, eta beste bat Bilbon maiatzaren 6an. Baliteke beste data batzuk ere iragartzea hurrengo egunetarako.

Hau da kikila edo krinjea (cringe) ematen diguna AA aplikazio honek

Sustatu
2025-04-18 : 09:27

Inori burutatu zitzaiokeen adimen artifizialaren (AA) bidezko aplikaziorik zatarrenetakoarekin topo egin dugu. Cringe edo krinje ematekoa, euskaraz esan dezakegu kikila, adibidez, modu txukun batean. Zure gurasoak nagusiak badira, zure partez deitzen die telefonoz InTouch aplikazioak. AAk hitz egingo du zure ahotsarekin, eta horrela lasai izango omen dituzu gurasoak.

Laster da Maite Zaitut jaia, maiatzaren 3an

Sustatu
2025-04-16 : 15:20

Datorren maiatzaren 3an 17:00etatik aurrera izango da Barakaldoko BEC aretoan Maite Zaitut jai erraldoia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo zaien omenaldia, 'Maite zaitut' kantaren 20 urteekin bat eginez. Sarrerak geratzen dira oraindik eta beste ekarpen batzuk egiteko bidea ere ireki dute antolatzaileek.

Plone eta hizkuntza-eleaniztasuna, hands-on zuzenekoa gaur

2025-04-16 : 08:55

Gure lankide Mikel Larreategi programatzaileak Hands-on edo zuzeneko formakuntza-saio bat emango du gaur 15:00etan, Plone Fundazioaren Youtube kanalean. "Nola itzuli Plone eta bere gehigarriak". CodeSyntax-eko ingeniari beteranoa, Plone Fundazioko i18n (internazionalizazio) arduraduna ere bada Larreategi, edukia kudeatzeko sistema (CMS) honetan eleaniztasuna ondo egiteko orduan euskal ekarpena baliozko egin duen informatikaria.

Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Sustatu
2025-04-15 : 15:43

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››