Aurtengo UEUren uda ikastaroen artean, arreta deitu digun bat: Jolasmatika. Bi goiz ekainaren 26 eta 27an, Iruñeko Ezpeleta jauregian, eta matruikulatzeko aukera ekainaren 25a arte. Honakoa lantzeko: Pentsaera konputazionala, programazioa eta konputagailuen barne-funtzionamendua jolasaren bidez lantzen dira.
Hau da, estrategia, logika, problemen ebazpena eta algoritmoen oinarriak elementu ukigarriz, modu dibertigarri eta parte-hartzailean landu. Haurrek menderatzen duten eremuan, jolasaren eremuan, informatikaren elementu horiek ikasiko dira ikastaroan eta nola irakatsi ere aztertuko da, "bihotza eta irudimena piztuz".
Noski, ez da haurrentzako ikastaroa, hezitzaileentzat baizik, gero hori ikastetxeetan aplikatzeko. Helburuak laburtuz:
Informazio gehiago eta matrikula, hemen.
Erantzun
Sartu