Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Begi berriz kontatzeko da aurtengo goiburua, eta uztailaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukera, honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta kategoria hauek osatzen dute:
Saria: 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Saria: 1.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Saria: 2.000 euro, oroigarria eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Saria: Zientziarekin edota teknologiarekin zerikusia duen esperientzia batez gozatzeko aukera (1.000 euro inguruko balioa), eta Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza.
Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. Sari hau bateragarria da beste sariekin, eta 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko ditu saridunak.
(Aurreko urteetako lanak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daude ikusgai).
Erantzun
Sartu