Teknologia albisteak

Asteko errepasoa: Azaroak 25 - Abenduak 1

Sustatu
2024-12-01 : 10:59

Asteko errepasoan, Euskararen Hemeroteka telegram kanalaren berri, Rikardo Arregi sarien errepasoa, adimen artifizialeko kontuak (ia astero bezala), Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko bi adierazpen, Eusko Ikaskuntzarena bat eta Kontseiluarena bestea; eta bihar arte martxan den Egunean Behin jokoko DA! partida bikoitzarena.

 

Publizitatea

Zuzenekoa: Badator DA! eta AA ez da joan gaitegitik

Sustatu
2024-11-30 : 11:48

Ostiralez, atzo, egin genuen Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoa, eta gure "ia ohiko" AA atalean adimen artifizialeko bideogintzarekin sortutako iragarkiak tratatu genituen: nola Coca-colak egin duen batek kritika asko jaso dituen. Konparatu dugu doako tresnekin euskal tematikako AA bideoak egin ditugunean Sustatun, eta kalitate eta sormenean produktu txukun batetik oso urruti geratzen dela ondorioztatu dugu. Bestalde, Durangoko Azoka badator, eta tratatu dugu Egunean Behineko lehiaketa bikoitza, eta Kabi@ atal digitalaren programazioa.

Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurreneko Eusko Ikaskuntzaren aldarria

Sustatu
2024-11-28 : 08:28

Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, edo beteko ditu zehatz datorren astean, abenduaren 3an. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen ekimena, eta gaur egun ospakizun zabaldua da euskaldunen artean. Eusko Ikaskuntzak bere aldetik urteurrena baliatu du euskararentzat politika eraginkorrak eskatzeko.

Rikardo Arregi sariak 2024: Ikusgela eta Feminizketak

Sustatu
2024-11-27 : 20:04

2024ko Rikardo Arregi sariak irabazi dituzte, kazetaritzaren alorrean Feminizketak, elkarrizketa sortak (Berrian argitaratuak), eta Komunikazioaren alorrean Ikusgelak, euskarazko Wikipediaren eta EWKE elkartearen ikus-entzunezko edukien proiektua.

Lehiaketa bikoitza Egunean Behinen: jokatu 2. partida Durangoko Azokarekin

2024-11-27 : 12:01

Egunean Behin jokoan bihardanik (osteguna, azaroak 28) eta bost egunez (astelehena abenduaren 2a arte), egunean bi aldiz jokatzeko aukera egongo da, Durangoko Azokari lotutako sustapen bat dela eta. Ekainean ere abiatu genuen halako lehiaketa paraleloa Gidabaimenak Euskaraz proiektuarekin, eta orain, Azokari buruzko galderak erantzutea izango da koxka. Lehiaketak eta sailkapenak ez dute pisurik, baina bost egunetan parte hartzen dutenen artean, bi sari zozketatuko dira: Durangoko DA! poltsa parea, bakoitza azokako produktuez betea.

Euskararen Hemeroteka Telegram kanala

Sustatu
2024-11-27 : 09:28

Duela hilabete batzuk dabil martxan, baina tira, hemen duzue: Euskararen Hemeroteka Telegram kanala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) martxan duen informazio zerbitzua.

Publizitate porrotak: AA bideoek ez dirudite aproposegiak asmo serioetarako

Sustatu
2024-11-26 : 10:34

Coca-Colak Gabonetako kanpainarako diseinatu dituen iragarkien artean adimen artifizialeko (AA) bideo-sorkuntzan oinarritutako bat nabarmendu da. Kritika latzak jaso ditu, txarra delakoan. Aurretik antzekoak jaso zituen Toys R Us kateak, beste bat egiteagatik Sora tresna erabiliz. AA erabilpenaren eutsigarritasunaren kontuaz gain, beste alderdi bat nabarmentzen da iragarkietan: pobrezia estetiko-grafikoa. AA-bidezko iragarkiak irudimen eskaseko sekuentzia txikiak besterik ez dira, elkarren ondoan pegatuta. Doako tresnekin Sustatun bertan sortu ditugun mini-klipak oso gertu daude, azken batean, Coca-cola bezalako handi batek sortu duen produktutik.

Jaurlaritzak "Adimen Artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko laguntzak banatu dizkie hedabideei

Sustatu
2024-11-25 : 08:47

Uztailean kaleratu zuen deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, "Adimen Artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko laguntzak emateko hedabideei. Joan den astean argitaratu zen banaketa, eta gaztelerazko medioek eraman dute gehiena, tartean adimen artifizialaren bidez albiste absurdoak argitaratzeko ohitura duten batzuk.

Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Sustatu
2024-11-24 : 09:24

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako gune nagusiaren artean.

Zuzenekoan komentagai: Twitterretik ospa bai? eta nora?

Sustatu
2024-11-22 : 16:53

Atzo egin genuen Twitchen eta Segura Irratian aste honetakoa zuzenekoa, eta sare sozialetako mikro-mezularitza zerbitzuez jardun genuen: nola hedabide batzuek Twitter uztea erabaki duten. Norbanako askok ere bai (ez denek), eta badoazenen artean, batzuk BlueSky-ra eta beste batzuk Mastodon-era. Azken sare hau dela eta, Mastodon.eus-en 6 urteak aipatu genituen, eta bistadizo bat eman sare honi, eta baita Matx.eus berriari, zeina azpiegitura berean dagoen egina, baina ez oraingoz federatuta, esan ohi den bezala...

Egin Ttap lehiaketa, haur eta helduentzako online jokoa zazpi egunez

Sustatu
2024-11-21 : 15:37

Egin Ttap! online lehiaketaren bigarren edizioa bihar abiatuko da (azaroak 22) eta zazpi egunez luzatuko da, azaroaren 28ra bitartean. Helburua 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea da, ahalik eta azkarren, haur eta helduak (familian zein lagunekin) batera. Herrietako sailkapenak daude, eta abenduaren 6an, Durangoko Azokan, final bat.

Tailer teknologikoak: Docker; eta ikastaroak sortzen ikasi Moodle-rekin

Sustatu
2024-11-21 : 13:40

Talaios kooperatibak eta Gipuzkoako Don Bosco ikastetxeak tailer teknologikoen egitarau bat prestatu dute aurtengo udazkenean. Tailerrak azken txanpara iritsi dira eta oraindik izen-emateak irekita daude. Docker eta Moodle teknologietan trebatzeko aukera.

Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Sustatu
2024-11-21 : 08:26

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak, Donald Trump-en eskutik eskuratuko duen boterearen itzalak zalantzak sortu ditu Twitterreko erabiltzaile askorengan, eta emigratzea erabakitzen dutenentzat, Mastodon.eus aukera ona izan daiteke.

Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Sustatu
2024-11-20 : 11:16

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.

Euskal interpreteen lehen lan-diagnostikoa egin du EIZIEk

2024-11-20 : 08:56

Lanbidearen egoerak kezkaturik, EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du. Euskara lan-hizkuntza duten interpreteen profila zehaztu nahi izan du elkarteak (generoa, adina, prestakuntza, lantokia, lan-erregimena…), eta haien beharrak identifikatu, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko ez ezik, interpretearen figura eta jarduna hobeto ezagutzeko ere.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››