Etorri euskarara! egitasmoa aurkeztu dute AEK-k eta UEMAk eta euskaraz ez dakiten gurasoek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan eta eskola-orduetan. Badira lau urte UEMAk Zaldibian proiektu hori martxan jarri zuenetik, HUHEZIrekin elkarlanean. Aizarnazabalen hiru ikasturte daramatzate egitasmo berarekin. Herri hauetako ekimenak harrera ona izan du, eta dagoeneko 40 herritan da abian edo abiatzekotan.
Ikastaroak doan izango dira, eta UEMAko udalek finantzatuko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako udalerrien kasuan, UEMAko udalek, eskualdeetako mankomunitateek eta UEMAk berak finantzatuko dituzte.
AEKk gurasoen beharretara egokitutako metodologia prestatu du, honako helburu hauekin:
Urrian abiatuko dira ikastaroak, eta 150 ordukoak izango dira. Astean bi saio eskainiko dira, bina ordukoak. Ikastetxean bertan eta eskola-orduetan eskainiko dira. Dagoeneko zabalik da aurrematrikula, ekainaren 30a artean. Izena emateko aukera egongo da ikastetxe zein udaletan. Datozen egunetan jasoko dute gurasoek informazio guztia, ikastetxe zein udalen bidez.
Informazio gehiago, UEMAren webgunean.
Erantzun
Sartu