
Autoak eta logotipoak (edo bitxikeriak oro har) gustatzen bazaizkizu CarLogoHub da zure webgunea. Itxura eta ahalegin amateurra duen ekimen honek CarLogoHub izeneko webgune txiki honek kontu handiz artxibatzen eta katalogatzen ditu hainbat automobil-marken ikurrak eta logoak.
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta horrela egin da posible.
Patri Urkizu Sarasua (Lezo, 1946), idazle, ikerlari eta euskaltzain urgazlea, gaur hil da Donostian 74 urterekin. Euskal antzerkigintzaren ikerlari eta historialaria izan da, bere molde tradizionalena bereziki, beste hainbat arlotan euskal literatura eta euskaltzaletasuna oro har bultzatzeaz gain.
Ia 60.000 erabiltzaile izan ditu bere 16. denboraldi arrakastatsuan Egunean Behin jokoak, 59.500 doi-doi izatez. Euskaldunen app/joko faborito eta erabilienak bere 5. urteurrena ospatu zuen 2024ko martxoan, eta jarraitzeko prest dago datorren urtean, 2025ean. Bost urte eta erdi hauetan zehar 50 milioi partida baino gehiago jokatu izan dira, hau da, 500 milioi galder erantzun izan dira.
Minutu batzuk barru izango da Tolosan PuntuEus domeinuaren 10. urteurreneko ekitaldia, Gure Zirkuaren emanaldi batekin. Izatez, ekainean bete zen 10. urteurrena (eta Sustatu.eus-en aktibazioa zehazki) zeinean aitzindiari batzuek hartu zuten parte, baina sei hilabetera ireki zen erregistroa, 2014ko abenduan. Data hartatik 10 urte beterik, 15.000 domeinu daude .EUS luzapenarekin eta horien artean azkena gaur bertan aktibatu den Google.eus.
Hitz Zentroak zabaldu du sareetan kolaborazio eskaera bat, ez Zentroak berak sortutako ekimena baizik eta Huggingface erakundean Argilla deitu duten esperimentu eleanitzekoa, adimen artifizialak (AA) entrenatu ahal izateko datu sorta eleanitz libre bat sortzekoa. Ekimen honen lehen urratsa testu batzuen kalitatea neurtzea da, hau da, hezkuntzarako baliagarriak diren edo ez esatea.
S4C Galesko telebistarentzat garatitako Cwis Bob Dydd jokoak bere hirugarren denboraldia amaitu du Galesen, 20.000 erabiltzailetako langara iritsita. Egunean Behin jokoaren bertsio galesa da, duela bi urtetik martxan izan dena. Proiektu kudeatzaile gisa bi enpresa izan gara, CodeSyntax Euskal Herritik, eta Galestik Tinint ekoiztetxea.
Gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian duela 28 urte sortutako euskara elkarteen Topaguneak bere izen eta marka berria aurkeztu du: Taupa, euskaltzaleen mugimendua, TaupaMugimendua.eus Interneten. Izaeran ere bada aldaketarik: "Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaro gara, eta herri batzuetan jardutetik Euskal Herri osoan antolatzera". Parte-hartze indibidualerako deia ere egin dute, beraz.
Elhuyar BECen egiten den Umeen Gabonetako Parke erraldoian izango da lehen aldiz, eta haur eta gazteentzako zientzia-eta teknologia-jarduerak eskainiko ditu. Jarduera hauek “STEAM gunea” izeneko txokoan izango dira urtarrilaren 5era. Gunea Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi arloaren eta Innobasque-ren laguntzarekin sortu da. Tailerren helburua da 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna bultzatzea. Emakume ikertzaileek gidatuko dituzte tailerrak, zientzia eta teknologiako profesionalen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatu okerrak baztertzeko.
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatuko da abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak Jaime de los Ríosek zuzentzen duen ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaituko da. Bertsolaritza eta teknologia nahasten dituen ekitaldia da eta bi gaiak uztartzen dituzten hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz Euskal Herritik kanpoko beste horrenbeste espezierentzat. Une honetan munduko 1.200 espezie inguru dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak, irudiko enara ipurgorri eurasiarra barne. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.
X/Twitter plataforman Grok izeneko adimen artifizialeko (AA) sistema trebatu dute azken hilabeteetan, eta ordainpeko kontuen esku egon ondoren, Elon Musk-ek erabaki du erabiltzaileentzat doan jartzea. Muskek ohi duen prudentzia eskasarekin, irudigintzako beste AA batzuetan pertsonaia errealekin irudiak egiteko modua moztuta egon arren, ez Grok-en: pertsonaia ezagunak marrazten ahal dituzu nahi duzuna irudikatzen (edo horretan saiatu behintzat) errealismo maila handi batekin.
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren tesian oinarritutako jardunaldia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko xedez, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide 6 - 3.a Bilbo) izango da, abenduaren 18an, goizez,
Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, UNED-Bergarak eta PuntuEUS Fundazioak hitzarmena sinatu dute .EUS domeinua zabaltzeko ikasle, ikasle-ohi eta langileen artean. Sustapen honi esker, .eus domeinua eta zerbitzaria doan lor daitezke ikasleen kasuan, eta %25eko beherapenarekin ikasle-ohiek eta unibertsitate horietako langileek.