Gaur hasiko da LaLiga, Espainiako gizonezkoen futbol ligako lehen mailaren lehiaketa, eta gauzek iaz bezalatsu jarraitzen badute, partiden orduetan Interneteko blokeo masiboak gertatuko dira Espainiako Estatutko milaka webgunetan. Kontua 2025eko udaberrian hasi zen, eta jarraitu zuen 2025-2026 denboraldian. Egoera ikusirik, aurtengo lehen seijilekoko blokeo eta kalteen txosten bat argitaratu d nazioarteko erakunde batek (OONI, Open Observatory of Network Interference, "sareetako interferentzien behatoki irekia"), eta horren datu batzuk dakartzagu hona.
OONIren ikuskaritzaren datuen arabera, Espainiako webgune erabilien artean, %5.8 blokeatzen zituen LaLiga erakundearen politikak (Espainiako konektibitate enpresek inposatua epaile-aginduak tarteko). OONIk 9.2 milioi domeinu testatu zituen, eta 554.000 baino gehiagotan blokeoa gertatu zela ikusi zuten. Erabilienen artean ez egonik ere, Amnesty International edo Greenpeace egon dira blokeatuen artean. Sustatun jaso izan genuen bezala, euskarazko webguneak ere biktima izan dira blokeo indiskriminatu horietan (lehen kasua, Egunean Behin aplikazioari lotua; gero beste hainbatek ere pairatzen zutela Euskaltel tarteko, eta baita PuntuEusen analisia).
OONIk eskainitako goiko grafikoak erakusten du nola joan zen konektibitatea hainbat zerbitzurentzat: egun normaletan ondo doa, partidaren orduetan, hori jartzen dira, funtzionatzeari uzten diote.
Partida bakoitzean desberdinak gertatu izan dira blekoak. Partiden orduetan, ordubeteko tarteak azterturik, 4 eta 20 IP helbide multzo blokeatzen zituzten: partida bakoitzeko 400.000 domeinu konektibitarik gabe uztea zekarren horrek ohikoan.
Blokeatutako domeinuen artean, azpiegitura eta ostatatze zerbitziak ere baziren, eta horrek kaltea hedatzen zuen. Hau da, Sustatu.eus ez blokeatu arren (adibide bat da), baldin eta domeinu honek edo beste batek irudiak edo beste baliabide batzuk beste nonbait ostatatuak baditu, horrek ere huts egiten zuen. Zerbitzu-emaile blokeatuak ez dira nolanahikoak gainera; horien artean egon ziren: Amazon, Cloudflare, Alibaba Cloud, Akamai, Meta eta Microsoft. Zerbitzu hauen blokeoak hedatzen du Internet mozketa web ingurunetik haratago, aplikazioen esparrura ere bai.
Blokeoa, noski, ez da gertatzen LaLigak botoi bati sakatzen dionean. Konektibitate-emaile bakoitzak inplementatzen du nork bere sarean, eta hor "txintxoena", hau da, blokeoa gehien zabaldu duena, Telefonica izan da OONIren arabera. Baina gainerakoak ere horrela portatzen dira (Euskaltelek ere egiten du), gehienek partida orduetan bakarrik, dena dela.
Txosten osoa, hemen, mamitsua eta dokumentatua.
Erantzun
Sartu