Iranen kontra Estatu Batuek eta Israelek hasi zuten gerra halako impasse batean dago, militarki erdi isilik, estrategikoki Ormuzko itsasarteko blokeoan kateatuta. Baina propagandaren alorrean, jakina, borroka betean jarraitzen dute. Kontu honetan bereziki Iranen propaganda trebe ari dela ematen du. Memeak eta adimen artifizialeko (AA) bideoak sortzen nabarmendu dira, eta azken alor honetan Lego pertsonaien iruditeria imitatuz egin dituztenak nahiko lorpen aipagarria dira. Noski, AAk sortzen duena slop deitzen badugu, kalitate estetiko eta ikoniko eskaseko materiala aiderazteko, propaganda mota hau slopaganda dela irakurri dugu hortik. Bai, slopaganda, baina meritu pixkatekoa iruditu zaigu.
Bideo hauek banatzen dituen taldea edo dena delakoa Explosive Media deitzen da. Estekan dituzue loturak Twitter, Instagram eta enparauetara beren edukia, bideoak eta mezuak ikusteko.
AA bideoak ekoizten dituzte, zein tresna zehatzekin ez dute aipatzen, eta Lego pertsonaien aukera logikoa dirudi. Batetik, mundu guztian ezaguna den iruditeria eta marka bat da Legorena; bigarrenik, Lego filmak egin direlarik, beraien itxura animatua ere ezaguna da; eta hirugarrenik, prozesamendu digitalerako erraztasunak ematen dituen unibertso bat da, pertsonaien forma laukiak eta mugimendu estereotipatuak berregiteko orduan. Era berean, zein dela ere erabili duten AA eredua, seguruenik entrenatu dute Lego film guztien fotograma guztiekin. Nor hasiko da copyright eskeak eskatzen Irani aurten!
Duela hilabete pare bat hasi zirenean bideo hauek zabaltzen, mezua nagusiki zen erridikuluan uztea Estatu Batuak eta bereziki beren armada eta buruzagi nagusia nola ez, Donald Trump bera.
Come closer...
— Explosive Media (@ExplosiveMediaa) March 30, 2026
No more words needed, LOSER! pic.twitter.com/tuf1SPRbc0
Gerora, batzuek nabaritu dute eboluzio bat. Etsaia mezu negatiboekin erretratatu beharrean, Iran erasoen biktima gisa erakusten duten bideoak zabaltzen hasi dira. Iseka egiteko gogoa kutsatu nahi izatetik, elkartasuna edo sinpatia eragiteko bideoetara igaro dira, nolabait. Iran herrialdea eta bere historia defenditzera ere igaro dira. Goian barre egin nahi duen bideo horietako bat itsatsi dugu, eta hemen behean, beste joera enpatikoago horretako bat:
Iran’s Latest AI Lego Song Video
— Drop Site (@DropSiteNews) April 30, 2026
The latest entry in Iran’s viral series of AI-generated Lego-style propaganda music videos takes a different tone than its predecessors, with less mockery of Trump and Hegseth, and a direct appeal to ordinary Americans.
The track opens: “I… https://t.co/fqYFEyCZLV pic.twitter.com/sCVE1l0H3l
Interesatzen bazaizkizu bideo hauek, jarraitu Explosive Media.
Erantzun
Sartu