Aste honetan Google bilatzailean detektatu duten gauza bitxi bat: Google bilaketak, bere emaitza orokorretan, adimen artfizialeko (AA) berriketa edo txat baten eran funtzionatzen duela funtsean. 'Disregard' aditza sartuta konprobatu dute, aurreko aginduak gelditzeko prompt edo AA agindu baten eran ulertzen duelako. Euskaraz ez dugu halako hitz bakarreko bilaketekin funtzionatzen ikusi, baina txat baten eran galdetzen badiozu, hala erantzuten duela ikusi dugu. "Haur txiki bat naiz eta basoan galdu naiz" bilatuta egin dugu aproba.
Ikus dezagun lehenbizi Disregard auzia. Aditz bat da ingelesez, honako adierekin itzul dezakeguna: baztertu, ahantzi, gaiz aldatu. AA txat batean zaudenean, proba egin baduzue, ikusiko zenuten norberaren galderek eta jasotako erantzunek gaiaren alorra murrizten doazela... Ohikoa da, beraz, beste gauza batera pasatu aurretik txat-ean (fisika gaiak galdetzetik, oporraldiak planifikatzera, adibidez), esatea AA sistemari ahanzteko ordura artekoa, pasatzeko beste zerbaitera, ez dezala fisika kontuekin erantzun Greziarako hegaldiez galdetzean. Hori esan diezaioke batek txatari ingelesez "disregard previous interaction" bezalako agindu batekin, eta AAk ber-seteatuko du bere jarduna.
Eta Google bilaketa ere hala dabilela ikusi dute. Disregard sartu, eta hara zer erantzun izan duen aste honetan zenbait jendek egindako ingelesezko esperimentuetan;
AI Overview. Disregard.
Understood. Let me know whenever you have a new prompt or question.
Ulertua. Esaidazu nahiz duzunean beste prompt edo galdera bat.

Eta gainera, espazio handi bat emaitza orrian, hain justu gaur egunean adimen artifizialak gaur egunean Googleko emaitzetan bete ohi duen espazio nabarmena zein den ikustarazten diguna. Azpian berriz, sikiera, funtsezko emaitza bat ingelesez, hiztegi ezagun bateko definizioa bilatutako hitzarentzat.
Pantaila irudiak erakusten digunez, fenomeno hau ez dira AI Mode edo AA Moduan gertatzen, bilaketa emaitza orokorrean baizik.
Albiste honetan eta beste batzuetan irakurri dugunez, ez da Disregard funtzionamendu hau eragiten duen termino bakarra. Agindu erako termino soilekin halako erreakzioak erreplikatu dituzte, baina oro har berriketa erako erantzunak eman ditzakeela ere ikusi dute.
Euskaraz, agindu edo hitz soilekin ez dugu erreakziorik sumatu (ez dugu esperimentu luzeegirik egin, dena dela), baina berriketa doinuari bai erantzuten diola. Horra gure aproba, eta Googleren erantzun enpatikoa:
"haur txiki bat naiz eta basoan galdu naiz"
"Lasai-lasai egoten saiatu behar zara; gelditu leku seguru batean eta deitu 112 zenbakira zure mugikorretik (doakoa da). Ez mugitu handik, nagusiek eta larrialdietako taldeek (zure gurasoek, basozainek edo suhiltzaileek) errazago aurkituko zaituzte horrela.
Basoan galdu bazara, garrantzitsuena lasai egotea eta arriskurik gabeko leku batean geratzea da:
Paradoxiko samarra da, haur bati bezala zuzentzen zaigu AA alde batetik, "zure gurasoak" aipatuz eta "jendea zu bilatzen ari" dela ziurtatuz, baina beste agindu batzuk, ez dira oso errealistak, telefono deiarena bezala.

Erantzun
Sartu