Irango Lego-bideolariek Loiuko gertaerak (ertzainak Sumud flotillako euskal boluntarioak jotzen eta atxilotzen) erretratatu dituztela? Hori ematen du, baina kasu honetan jatorria ez dago duela egun batzuk aipatu genituen Irango iturrietan eta Explosive Media faktoriaren sareetan, baizik eta The Brick Observer deritzon Youtubeko kanal batean, non munduko eta bereziki Europako egoera politikoaren inguruko AA bidezko Lego-bideoak kargatzen dituzten trumilka. Zentzu politikoren bat izango du egileak beharbada, zerbaiten aldeko propaganda edo slopaganda egitekoa, baina seguruenik ikustaldien bidez monetizatzeko ahalegin bat da, beste hainbat slop egileren asmoa. Dozenaka eta dozenaka bideo ekoitzi, gai biralen inguruan, eta ikustaldiak lortu.
Eta nor da The Brick Observer?
Ba emakumezko bat da, bideo batzuetan ageri da, eta dio gaztelera dela bere ama-hizkuntza, baina ez dakigu horrekin nongoa den. Ingelesez mintzo da azalpen bideo horietako batzuetan, adibidez honetan Kimi AA sistema erabiltzen duela esateko. Besteak beste Kimik laguntzen dio (neskak dioenez) ez bakarrik irudiei forma ematen, baita prompt-ak (AA sormenerako testu aginduak) doitzen eta are "eduki estrategia lantzen" (sic). Kimi produktu txinatarra da, Moonshat AI enpresaren asmakuntza. Brick Observerrek dio hileak 60-80 artean kostatzen ari zaiola Kimi ordaintzea bideoak sortzeko.
Ikusi irudietan bere edukietan denetarik dagoela, ez Irango propaganda bereziki.
Eta tira, Euskal Herrikoaz egin duena, hemen duzue. Ez da Loiuko gertakaria bideoaren muina, esango genuke. Gehiago iruditu zaigu Euskal Herriak jasandako errepresioaren irudikatze epiko bat, AA musikarekin eta ingelesezko lokuzio eta erretuloekin: Gernikako bonbardaketa (Gernikako arbola pinu mediterraneo bat da, edo horrelako zerbait), euskararen jazarpena, herrien arteko elkartasuna... Halako kontuak.
Itsatsita agertzeko Youtube Shortsek ez du aukera handirik ematen, eta Twitterreko kontu batetik ekarri dugu hona.
Que los iraníes han hecho una peli Lego del bombardeo de Gernika en solidaridad con los vascos y vascas agredidos por la Ertzaintza cuando regresaban del secuestro de Israel a la Flotilla a Gaza chillo @IranekinBat pic.twitter.com/aPyQR4uyoO
— Zugasti (@irezugasti) May 26, 2026
Erantzun
Sartu