Euskalmet-en eguraldi aurrikuspenaren arabera, efuzki eklipsearen unean, zerua garbi egongo da. Baina baliteke behe-hodeiren bat agertzea Bizkaia mendebaldeko kostaldean, eta bero-hodeiren bat Araba eta Nafarroa hegoaldean, baina ikuspena ona izatea espero da. Aurrikuspenak aipaturiko hiru inguru horiek dira hain zuzen itzal osoak hartuko dituenak, beraz, zalantza hor geratzen da. Hemen itsasten dugun mapa Euskalmet-ekoa da, ez da oso zehatza noski.
Noilanahi ere, AEMET agentzia espainiarren pronostikoa optimista da, baina ez da hain zehatza geografikoki. Zorte txarra opa die, ordea, Galiziako kostaldean egon daitezkeenei (itzal osoaren gunean).
Non egon gaur? Agian planifikatuta duzue gaur baina hemen duzue webgune praktiko bat (TimeAndDate.com) emango dizuena informazio zeharza puntu bakoitzean klikatuz, ze ordutan eta noiz hasiko den eklipsea, eta puntu gorena noiz izango den; hori iluntasun osokoa bada, une horrek zenbat iraungo duen adierazten dizu sistemak. Bilbon, adibidez, 33 segundu iraungo ditu eklipseak, eta Gasteizen minutua eta lau segundu.
Hona TimeAndDate.com-ek Corellan klikatuta ematen diguna, eta itzal osoaren bidea Iberiar penintsulan:

Iluntasun osoaren bidearen beste ikuspegi bat, iraupena adierazita, euskarazko Wikipediarako prestaturiko mapan (honen genesia Sustatun kontatua diela egun batzuk):

Tira bat, ondo igaro eklipsea, zorte on hodeiekin!
Erantzun
Sartu