Euslop bezala definitu dezakeguna aurkitu dugu; adimen artifizialarekin sortutako slop eduki eskas-samar hori, baina %100 EUSkal ukituarekin.Biltokiren bideoak Youtuben.
Biltoki omen dira, Youtubeko profilaren arabera, Xana eta Julen, eta bi lagun ageri dira aurpegiarekin, baina auskalo parte hori ere benetakoa den, ze ekoizten dutena musika artfiziala besterik ez da. Hitzak eurenak direnak diote, baina horrek ere zalantzazkoa dirudi neurri batean: frantsesez sortua izango da, eta hortik itzulia euskarara itxura guztien arabera. Agian hitzak ere adimen artifizialak sortu ditu, itzulpen automatikotik aparte. Musika Suno eta beste tresna batzuekin sortua dela bai onartzen dute.
Tematika kitsch nostalgikoa da, artzain-nekazal arkadia hura. Amonak, artzainak, arrantzaleak...
Batzuetan hitzetan geratzen da kitsch hori, hala nola behean itsatsitako bideo honetan, non argazki zahar bat besterik ez den irudia (azpidatzi bikoitzez aparte). Baina beste batzuetan, irudian oinarrian ere AA slopa dugu, hurrengo bideoan bezalaxe.
Atentatu estetiko-musikal hauen artean "euskal kantu zaharrak" ere sartu dituzte. Benetako kantu batzuen hitzak sartu, eta berregin kantua. Boga bogarekin eginak ez du barkaziorik. Tira, gainerakoak ere ez. Bideoan agertzen diren biak izango dira Xana eta Julen agian, goiko ilustrazio irudirako hortik hartu ditugu.
Egia esanda, euslopa Youtuben ez da gauza berria. Irandar estiloko lego bideoatan ere ikusi dugu. Eta, bestetik, Youtubeko musika biltzaile euskaldun handienak, Gabi de la Mazak, duela zenbait hilabete dabil irudi-oinarria ere honelakoa jartzen bere karakoeetan, abestiaren beste bideorik ez dagoenean azpidatziak jartzeko.
Erantzun
Sartu