Teknologia albisteak

Baai: webgune euskaldunak adimen artifizialarekin sortzeko sustapen ekintza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:34

PuntuEusek Baai.eus izeneko zerbitzua eta sustapena aurkeztu du, Adimen Artifiziala (AA) erabiliz webguneak sortzeko tresna berria. Hautaketa prozesu baten ondoren eskainiko zaie aurkezten diren erabiltzaileei Baai erabiltzen lehenak izatea. Izena emateko epea, uztailaren 19a arte.

Baai.eus-en bidez honakoa eskaintzen du Puntueusek:

  • Webgunea doan, urtebetez: tresnaren funtzionalitate guztietarako sarbidea, zero kosturekin, lehen 12 hilabeteetan.
  • Laguntza profesionala. "Ez kezkatu esperientziarik ez baduzu; gure lantaldeak webgunearen diseinu eta garapen prozesuan lagunduko dizu".
  • Lehentasunezko arreta: "Gure taldeak gertutik jarraituko du zure proiektua."

Parte hartzeko, azaldu zein den zure negozioa, zure proiektua, hemendik.

Gero hautaketa prozesua etorriko da: Aurkeztutako proiektu eta hautagaitza guztiak banan-banan aztertuta, eta aukeratutakoekin zuzenean jarriko da Puntueus harremanetan.

Parte hartzeko azken eguna uztailaren 19a izango da.

Erantzun

Sartu