Teknologia albisteak

Herkulanoko bilkari oso baten irakurketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:29

Herkulanoko papiroak dira bilkari zahar batzuk Ponpeiako Vesubio mendiaren erupziotik lurperatuta geratu zirenak. Lurpean eta erreta, bilkari belztuak, baina osorik. Horietako baten "irekiera birtuala" iragarri zen duela egun gutxi, eta bere irakurketa ia osoa posible izan dela, Adimen Artfiziala tartean duen lehiaketa bati esker.

18. mendetik 1.800 papiro aurkitu dira, eta medio mekanikoekin haien zati batzuk baizik ez dira irakurri bi mendetan, zatiren batzuk bilkarietatik askatuta, eta beste batzuk ahalegin horretan suntsituta.

 21. mendean medio digitalekin eta izpiekin (X izpiak eta ordenagailu bidezko tomografia axiala, CT scanning esaten zaiona) papiroen barne bilketa eta azalera analisatzeko ahaleginak egin dira, eta irakurketa digital horien analisirako Adimen artifiziala (AA) erabiltzen hasi dira.

Kentuckyko Unibertsitateak 2023tik bultzatutako Vesuvius Challenge (Vesubio Erronka) izeneko nazioarteko lehiaketan, lorpen batzuk izan dira azken bi urteotan, eta duela gutxi jakinarazi da emaitza handiena: bilkari oso baten irekiera birtuala eta bere testuaren irakurketa osoa.

Kentuckyko ikertzaileek 5 papiro dituzte eskura, multzo original handitik, eta horiekin lan egin ditzakete beste talde batzuek Vesubio Erronkan (zeinean diru sariak ere jarri dituzten). Lehen emaitzak izan zuren:

  • 2023an, hitz soil baten irakurketa, ΠΟΡΦΥΡΑϹ, porfiras, morea grezieraz (badirudi hizkuntza hoprretan daudela testu asko, latindar erromatarrentzako hizkuntza jasoagoa zela greziera orduan, k.o. 1. mendean).
  • Bilkari baten %5a irakurri zen 2024an, Filodemo filosofoaren testua dela uste dena.

Baina orain etorri da irakurketa handiena, bilkariaren luzera guztia zabaldu dute digitalki, eta bere hitz gehienak irakurri. Vesuvius Challengekoek paper akademikoa eta ikerketaren emaitza argitaratu dute hemen. Krisipo izeneko beste filosofo baten saiakera estoikoa (joera filosofikoa zen heinean) dela ematen du. 

Vesuvius Challenge delakoak aurrera jarraitzen du. Azalpenetan diotenez, eskaner digitaletatik bi arazo nagusirekin dabiltza orain, batetik orrien geometria definitzea: bilkarietako barne kapa erreetan orrien non dauden bilduta, etenda, jarraipenak eta azalerak nondik nora doazen determinatzea zaila da. Beste arazo nagusi bat azaleretan tinta detektatzea da. Bost bilkari eskaner ditu Kentuckyk, eta horietan bitan bakarrik detektatu dute tintaren aztarna digitala. Beste hirutan ez, eta zergatik ote? papiro azalera desberdina, tinta desberdina da, ez da izango bilkari idatzi gabeak zirela...

Eta Vesuvius Challengek arrakasta badu, pentsa liteke lana dagoela 21. mende honetan, 5 papirotatik 1.800 iritsi ahal izateko. Esperantza badago, izatez, antzinateko testu bilduma handiena AA eta eskaner bidez berreskuratzekoa.

Gehiago jakiteko: Vesuvius Challenge, scrollprize.org 

Erantzun

Sartu