DiarioEuskadi.eus da pseudo-hedabide bat, edo hedabide gisa agertzen den gauza bat, zabalkundea egiten ari den marketing spam bitartez, iragarleak kaptatu nahian. Agerkaria guztiz guztiz da adimen artifizialez egina, testuak hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) hiruak artifizialki sortuak edo bat sortua eta besteak automatikoki idatziak; ilustrazioak barregarriak dira zelako slop mokordoa diren, eta ustezko kazetariak ere ez dira esistitzen artifizialak dira.
Goiko irudi ezin artifizialagoa Zumaiako arraunketa albiste honetakoa da. Estropadak irudikatzea ez zaie ondo irteten, ikusi beste albiste honetakoa.

Albiste guzti guztien irudiak dira artifizialak, eta IA abisuarekin datoz. Hemen beste adibide bat, jai bat Azkoitian, Urrategiko Amaren Eguna.

Irakurtzen badituzue albisteak, ondo idatzita daude euskaraz. AA sistemak, txinatarrak zein euskaldunak zein estatubatuarrak, aski onak dira gaur egunean euskara ondo idazteko. Baina nondik ateratzen dute informazioa? Antzuolako albiste lokal artifizial honek kontatzen du Goienako beste albiste honetan kontatzen den gauza bera. Prentsa-ohar berdina izango dute jatorria, edo DiarioEuskadi-eus-ek kopiatzen du Goiena edo kopiatzen ditu Diario Vascoko albiste lokalak, eta seguruenik pasatzen ditu AA batetik ez dadin kopia literala izan ("berridatzi albiste hau lau parrafotan", halako zeozer, irudikatzen dugunez).
Zer dela ere, tokiko informazioan interes zehatza du DiarioEuskadik. "Zure tokiko albisteen egunkaria" da bere leloa, eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako eskualde zerrenda konpleto bat dauka albisteak etiketatzeko.
Nork egiten du kaka hau? Sare bat da, agerkari berdin-berdinen multzo bat dago, gaztelaniaz edo katalanez hala nola DiariCatalunya.cat edo LaVozMadrid.es. Portugaleko URL batzuk ere ageri dira oinetan, O Diario de Algarve eta beste batzuk iragarriz, baina gaur ez dute funtzionatzen. Domeinu-erosketak Albert Bou baten izenean daudela ikusi dugu. Euskal zerbitzuaren domeinua Puntueus bat da, bistan denez.
Agerkari faltsu hauetan idazten duten kazetariak ere artifizialak dira. Goiko arraunketa albiste horiek sinatzen dituen Unai Zabala Garitaonandia kazetaria ez da esistitzen, noski. La Voz Canaria bertsio kanariar espainolezkoan dagoen Rayco Marrero profil faltsuaren klon bat da. Beste guztiak ere berdin izango dira.

Kaka hau esploratu nahi baduzue, hemen duzue: DiarioEuskadi.eus
Erantzun
Sartu