Teknologia albisteak

AA bidezko euskara errazagoko testuak Tokikom sareko agerkarietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 14:34

Testuak euskara errazagoan irakurtzeko sistema gehitu dute Tokikom elkarteko hainbat hedabidek beren webguneetan, Erraztu deitu duten funtzio bat, adimen artifizialean (AA) oinarritua. Helburu nagusia testuak sinplifikatzea da, baina, beti ere, informazioa galdu gabe. Martxan ikus daiteke jada Goiena edo Alea bezalako hedabideetan: azken honetan, elkarrizketa garapena egin duten teknologoekin, Vicometch enpresakoekin.

Besteak beste, euskara ikasten ari direnentzat edo irakurtzeko zailtasuna dutenei begira egindako tresna da, baina, garatzaileek ohartarazi duenez, aintzat hartu behar da sinplifikazio automatizatua dela eskaintzen den testua, gizaki baten gainbegiradarik gabekoa. Erraztu botoia sakatuta, irakurritakoaren balorazioa egin dezake irakurleak, eta feedbacka eskertuko du Tokikomek.

Hona pantaila irudi bat albiste jakin batena, eta beherago, erraztutako bertsioa.

Tresnak esaldi laburragoa ateratzen ditu oro har, iruditu zaigunez. Irakurketa erraz bat geratzen da horrela.

Klikatzen baduzu hedabide hauetako baten estekan, Erraztu aukera beste aukera automatizatu batzuen ondoan geratzen da:

  • Entzun; ahots sintesiaren bidezko irakurketa.
  • Itzuli, euskaratik bost helburu hizkuntzara aukera ematen duen tresna.

Aukera horiek ere automatizatuak dira.

 

Erantzun

Sartu