Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) Euskal Herriko lehen emakumezko argazkilari errekonozitua da. Hark egindako argazkietatik, 34 ale zehatzeko bilduma bat, emakume erretratuez osatua, ondu du ite Jiménez Ochoa de Alda komisarioak eta ekarri du erakusketa batera: Eulalia Abaituaren emakumeak. Ikusgai da Bilbon apirilaren 23a arte.
Bizkaiko Batzarretako Erakusketa Aretoan da ertakusketak (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). Apirilaren 23ra arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
Bilboko Euskal Museoko Argazki Artxiboan gordetako argazkiak dira erakustera ekarriak. Bildumak 20. mende hasierako emakumeen munduaren zati bat islatzen dute. Benetako agertokietan, euren jantzi eta lanbideetan erretratatuak izan ziren emakumeok. Argazki-lanen izenburuak gazteleraz eman zituen Abaituak: "Sardineras", "Conchita en Elorrio", "María Costa y Asunción / costureras", "La vieja de Mañaria", "Gitanas Santuchu", "Elorrio hilanderas / hermanas de Ubidea", "Lechera", "Lavanderas en las Arenas"... – emakume uniberso estereotipaua eskaintzen dute, bere tituluek ez diote justizia egiten irudietan ageri den uniberso konplexuari. Hautaketak emakume xumeak, beharginak, apaindura bakoak, baina berezko duintasun eta dotorezia handikoak batzen ditu. Garai hartan nagusi zen kode burges femeninoagaz kontrastea egiten duten irudiak.
Eulalia Abaitua Bilbon hazi arren, 1873an Liverpoolera joan zen bizitzera, Bigarren Karlistadatik ihesi. Bertan ikasi zuen argazkilaritza. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako Basilikatik gertu. Senideak eta persona xume, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista.
Informazio gehiago, hemen.
Jarraian, bere argazkietako batzuk eta azpian, erakusketako kartela:
Erantzun
Sartu