Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kartaview, kale eta errepide bista libreen Google StreetView alternatiboa

Sustatu
2021-03-13 09:39

Mapillary Interneteko mapa zerbitzua Facebook-era igaro dela-eta, bere erabiltzaile izan den Garikoitz Araolazak gomendioa egin du: han kolaboratu bazenuen, pasatu zaitez orain Kartaview-ra. Googlek duen StreetView delakoaren alternatiba libre bat egitea da koska.

OpenStreetMap zerbitzura lotuta eta bertatik sortua da Kartaview. Ez dago guztiz integratua bere softwarearen parte batzuek ez dutela software librearen izaera. Baina edukia bai gbehintzat, cc-by-sa lizentzia librearekin gordetzen baita.

Irudi finko eta mugikorrak prozesa ditzake Kartaviewk, Android eta iOS aplikazio propioen bitartez, edo OBD-II kategoriako autoko gadget-aren bidez. OBD-II horiek dira autoaren aurrealdean jartzen diren kamera batzuk, famatuak bereziki Errusian non gidari gehienek darabiltzate isunen abusuak ez pairatzeko. OBD-II batek irudia eta kokapena grabatzen du, eta bere emaitza Kartaviewk prozesatuz gero, seinaleak ere irakurtzeko eta prozesatzeko gauza da sistema.

Euskal Herrian erabilpen mugatua du, baina badu zerbait. Eskala honetako mapan bide nagusiak ageri dira (Lapurdiko kostaldea salbu, Ipar Euskal Herrian beste ezer ez), baina hirietara jaitsita, estaldura halamoduzkoa da, eta herrietan txikia. Goiko irudia Gasteiz iparraldeko kale eta errepideei dagokie.


Kartaview erabili nahi baduzu,

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu