Teknologia albisteak

Segregaziotik inklusioara: hezkuntza sistemari begiratuko dion jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-16 : 15:49

Martxoaren 27an Gasteizko Europa Jauregian “Segregaziotik Inklusiora” izenburuarekin hezkuntza alorreko jardunaldiak egingo dira. LAB sindikatuaren Irakaskuntza atalak antolatu du. 

Segregazioaren gaia aztertu du LABek hezkuntza sisteman, liberatu eta delegatuen lan-jardunen bidez, afiliatuentzako mintegiak eginaz edota inkesta baten bidezko iritzi-bilketa antolatuz. Azterketa horretatik premia ikusi dute jatorri, arraza eta arrazoi ekonomikoengatiko segregazioan zentratzeko eztabaida.

Jardunaldian datu bilketa horretatik atetarako ondorioak aurkeztuko dituzte, eta horrez gain, ‘Segregazioa gaindituz herri, hizkuntza eta kultura zapaldutik’ izenburuko mahai-ingurua egingo dute, partaidetrza hauekin:

  • Eneritz Garro (Huheziko irakaslea): Euskara, euskal kultura eta kulturaniztasuna, hausnarketa eta esperientziak.
  • Onintza Odriozola (EHUkoa): Begirada feministatik dekolonitatean sakonduz.
  • Antoni Casserres, sindikalista katalana: Catalunyan dagoen harrera protokoloaz hitz egingo du.
  • Diana Urrea politikari eta aktibista feministak Kolonbiatik Euskal Herriratu zeneko esperientzia azalduko du.

Izena emateko, hemendik: https://labur.eus/segregaziotik-inklusiora 

 

Erantzun

Sartu