Teknologia albisteak

Loizuko Gizona, duela 10.000 urteko ehorzketa bat aurkitu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-12 : 14:39

2017. urtean aurkitu zituzten aztarnak, baina azterketa zientifiko zehatz baten ondoren, aste honetan aurkeztu ditu emaitzak Nafarroako Gobernuak: Euskal Herrian aurkitutako giza-hezurdura oso (edo ehorzketa konpleto). Erroibarren, Loizu kontzejuko Errotalde 1 haitzuloan aurkitu dute Loizuko gizona, 10.000 urteko aztarna bat.

Itxura denez, 17 eta 21 urte arteko gizonezko batenak dira hezurrak. Gizon gazte hira ez zen leizean istripuz galduta edo bere kasa hil; ehortzi egin zuten bertan. Gizonaren hurbilekoek errespetuz ehortzi zuten, gorpua ahoz gora ezarrita eta luzatuta, eskuak sabelaren gainean zituela. Ehorzketan hil-oihalen bat erabili izan zelako aztarnak daude, eta baita okre gorrixkaren sedimentuak, ehorzketa errito edo ohituren adierazgarri.

Loizuko gizonaren burezurrak zulo bat du, eta, haren ezaugarriak ikusita, agian heriotza horrek eragin zuela pentsatzen dute adituek. Jaurtigai batek egin izana da hipotesietako bat, baina ondorengo hilabeteetan egingo diren ikerketek zehaztuko dute zergatik hil zen.

Loizuko gizonaren kultura ehiztari-biltzailea izango zen; garai hartan ez zegoen nekazaritzarik edo abeltzaintzarik Europa Mendebaldean. 3 edo 4 milurte geroago etorri zen inguru hauetara tradizio neolitikoa, nekazaritza eta abeltzaintzarekin, eta uhin demografiko horrek guztiz ordezkatu zuen aurreko populazioa. Inbasio neolitiko horren ezaugarri genetikoekin lotura du geroagoko populazio euskaldunak, baina ez Loizuko gizon paleolitikoarekin, zeina seguruenik itxuraz ere gaurko mendebaldetar europarrongandik nahiko desberdina izango zen.

Erantzun

Sartu