Duela urtebete, 2020ko martxoaren 15ean, Espainiako Gobernuak dekretatutako etxeko itxialdi ia erabatekoa hasi zen Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian hauteskunde eguna izan zen, eta 16an iragarri zuen Macronek itxialdia 17an hasiko zela. Ñäbardurekin, bi hilabetezn etxeko itxialdian egin zuen bizitza populazioaren gehiengoak. Informazioa eta kezkak, etxetik egindako tele-kultura, era bateko zein besteko ekimen herritarrak... Zurrunbilo horren isla bat Sustaturen artxiboan daukagu. Covid-19aren pandemiak danbatekoa eman zigun unearen kronika artxibatu bat.
Ikus, bereziki, martxoko eta apirileko hilabete osoko artxiboak, nagusiki monotematikoak.
Ez dira albiste guztiak koronabirikoak, baina erdia baino gehiago bai. Mosaiko horiek erakusten dutena da Sustatuko azalean tokia aurkitu zuten albisteak.
Artxiboan egun jakin batera jaisten bagara artxiboan, adibidez, duela urtebete juxti, https://sustatu.eus/artxiboa/2020-03-15 azalean zer egon zen egun horretan ikusiko dugu, baina aldamenean, Saretik epografearekin, egun horretan Twitterren euskaldunek gehien partekatu zituzten estekak daude.
Martxoaren 15 horretan, igandean, telelanerako software aukerez argitaratu genuen hau. Sanchezena eta erreakzio arrapalada, berriz, egun hartako Saretik delako blokean duzue. Twitterreko Umap euskarazko edukien biltzailearen funtzio batzuetatik elikatzen da automatikoki Saretik.
Beste edozein egun hartu, eta beste horrenbeste. Horra martxoaren 26a.
20 urteko artxiboa osatuko du aurtengo udazkenean Sustatuk. Beti saiatu gara gauza interesgarriak argitaratzen, eta Saretik edo albistegi automatikoa dabilenetik, sareko oihartzuna ere hartzen; baina uste duug 2020ko udaberri horretakoak gordetzekoak direla bereziki.
Erantzun
Sartu