EITBk Twitcheko kanala ireki du, eta joan den igandean estreinatu zuen, Baserriaren finalaren gaineko iruzkin paralelo bat eginez pantaila bikoitzen bidez. Hiru lagunek komentatu zutren finala eta horietako bat Iruñe Astiz Barañaingo streamerra izan zen. Hain zuzen ere, Baserriaren emanaldiak "modu piratan" banatu izan ditu Twitchetik Astizek aurreko zenbait astetan! Baina, hara, jokaldia ondo biribiltzen jakin du EITBk, kontra jarri ez, eta aprobetxatu.
Hementxe duzue Twitchen EITBk emandako zuzenekoa, EITBtwitch kontuan dagoen lehena eta bakarra.
EITBko langile batek aurkeztu zuen, Alexander Padilla Gazteako sare sozialen arduradunak, eta berarekin bi streamer euskaldun, 3000Twitz kanpainan inplikatuta egon diren Iruñe Astiz Arkkuso (goiko irudian ezkerretan) eta Ainhoa Oreretakoa Nebukai (bi kanaletan aurkituko duzue, nebukai eta nebukaixo euskaraz; goiko irudian eskumatan).
Emanaldia zeogen bitartean, hiru iruzkingileen leihoa txikitzen zen, eta handik jardun zuten iruzkintzen, iritzi propioekin edo sare sozialetatik jasotakoak zabaltzen.
Pretentsio handirik gabe egina, esperimentuak balekoa dirudi.
EITBk barne berrantolaketa bat egin du berriki, eta badirudi alor digitaleko esperimentaziorako aukera gehiago egongo direla. Agian horren isla da Twitcheko jokaldi hau. Berrantolaketaren barruan, EITB Media kontzeptua indartzen ari dira, erakundearen izenak duen "irrati" eta "telebista" kontzeptuetatik haratago doazen kanal eta produktuetan saiatuko direla. Eta horren barruan, EITBLab izeneko gauza bat sortu dute, "EITB Mediako saio arrakastatsuak zabaltzeko kontakizun transmedia garatzea eta eduki proiektu berriak ekoiztea" helburu izango duema.
EITBLab Donostian kokatu da, Miramongo "produkzio faktorian", eta Jon Lamarca da bere burua, 13 urtez Gazteako koordinatzaile izan ostean.
Erantzun
Sartu