Duela egun gutxi, Nature aldizkarian euskaldunen arteko Y haplotaldeen azterketa bat argitaratu da: The Y chromosome of autochthonous Basque populations and the Bronze Age replacement. Asier Gabikagojeazkoa hizkuntzalariak hari batean, azterketako puntu nagusiak nabarmendu ditu, eta hona ekarri ditugu artikulua irakurri ondoren. Gaur egungo euskal gizonezkoen Y kromosoman, duela 5.000 urteko gertaeren arrastoa dagoela baieztatzen du ikerketak.
Azterketa zehatz honek gizonezko euskaldunen Y kromosoma aztertu du bereziki, ezaguna baita berezitasun bitxi bat dagoela kontu horretan: euskaldun gehienek R1b haplotalde tipikoki indoeuropearraren aldagai bat dute Y kromosoman (zeina aldatu gabe transmititzen den patrilinealki).
Nature-ko ikerketak jatorrizko oker tonto bat zuen, bakarrik Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako laginekin egin dutelako, baina hala ere, oso datu zehatzak eman ditu:
Erantzun
Sartu