Teknologia albisteak

Amaiurko setioaz komiki lehiaketa (14-16 urtekoentzat)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-21 : 08:54

Euskal Herriko Ikastolen elkarteak komiki lehiaketaren lehen ekitaldia jarri du martxan aurten. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko. Lehiaketa irekia da adin tarte horretako gazte guztientzat; ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea. Gai baten ingurukoa izan beharko du komikiak: Amaiurko gazteluaren setioa, Nafarroaren konkistaren barruan.

Gaztelak 1512an Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, independentzia berreskuratzeko erreboltak izan ziren jarraian, eta haien artean azken episodioa, Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte gertatu zen, non azkenean Gaztela eta Aragoiko armadek galdu zuten. 500. urteurrena datorren urtean izango da, eta komikiek horui gogoratuko dute.

Hona arauen laburpen bat (oinarri osoak kontsultatuhemen, mesedez):

  • Lehiaketaren helburua: gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzea
  • Parte-hartzea banaka nahiz taldeka izan daiteke
  • Lanak euskaraz idatziko dira
  • Teknika librea izango da, baina PDF formatuan aurkeztuko dira lanak
  • Puntu gehien eskuratzen dituen lanaXabiroi aldizkarian argitaratuko da, 2021eko urriko zenbakian. N
  • Parte-hartzaileen artean honako sari hauek zozketatuko dira: 3 tablet, Xabiroi aldizkariaren urteko 10 harpidetza eta Xabiroi bildumak (3 bildumako 5 sorta)

 

 

Erantzun

Sartu