Lunch atop a Skyscraper (euskaraz Hamaiketakoa etxeorratz gainean) 1932an New York-en egin zen argazki ezagun baten izena da. Hamaika gizon (literalki 11) atseden eta ogitartekoaren orduan, habe batean, New York-eko kaleen gainean 69 solairutako altueran. Langile horien artean bat euskal herritarra zela jakinarazi du berriki Harresi Kulturala elkarteak. Natxo Ibarguen da, Balmasedakoa.
Argazkia nolabait misteriotsua da. Arrisku egoera ebidentea da, baina lasai daude gizona. Egiletza ere ilun egon da orain artean, zenbait argazkilariren izenak aipatu izan dira... Dirudienez, nolabait prestatua egon zen Rockefeller Center delakoak eraikuntza sustatzeko asmoz.
Irudian agertzen diren langileen inguruan ere "identifikazio" ugari egon dira urteetan; ez denak seguruak eta frogatuak. Azkenengoa, Euskal Herritik iritsi da. Harresi Kulturala elkarteak argitaratu du azken asteetan artikulu sorta bere blogean, eta Berriak ere egin du laburpena. Harresiren arabera, Natxo Ibarguen Balmasedako gizona da argazkian ezkerretik bigarrena, ezkerrean duen lagunari zigarroa pizten laguntzen diona.
1899an jaio zen Natxo Ibarguen Moneta, Boluntario goitizenez, Balmasedan, eta 20 urterekin atzerrira joan zen, Afrikako gerran soldadu derrigortu ez zezaten. Argentinan eta Ingalaterran labur egon ondoren, New York Hirian kokatu zen, eta mexikar-euskaldun batekin ezkondu zen han, 1924an edo 1925ean, Esperanza Ojinagarekin. Igeltsero ofizioaren berri bazekien, eta etxeorratzen eraikuntzan lan egin zuen.
Natxo Ibarguen 1957an hil zen, baina izan zituen lau seme-alaberako batek, Dani Ibarguen newyorktarrak, Balmaseda bisitatu zuen handik urte batzuetara, eta bertakoekin tratuan, jakinarazi zuen aita argazki hartan agertzen zela. Familiak dituen argazkietan, antzekotasuna agerikoa da; goian egin dugu parekatzea Harresik partekatu duen bat (emaztearekin eta haur batekin ageri da Natxo), eta bestea, etxeorratzeko bi langile. Zigarroarekin dagoena irlandarra omen, Matty O’Shaughnessy,
Erantzun
Sartu