Teknologia albisteak

Gipuzkoa Encounter online izango da aurten, Discord eta Twitchen oinarritua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-11 : 12:26

Gipuzkoa Encounter 2021eko edizioa egingo da (historiako 15.a), baina online formatua hobetsiz:  Discord erabiliko dituzte atalak kudeatzeko eta Twitch izango da agertoki birtuala, zuzeneko bidoen plataforma honetatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.

Martxoaren 19tik 23ra izango da Gipuzkoa Encounter. Hona prestatu diren baliabideak:

Discord: https://discord.party.eus

Hemen egongo da antolakuntza osoa partehartzaileen esanetara.

Ostiralean, hilak 19, 10:00tan irekiko da, eta igandean 12:00tan itxiko da.

#ongi-etorri: Estranetak gela honetara eramango zaitu. Hemen izango dituzu ekitaldiaren arauak eta azalpenak.

#opengune: Aurrez aurreko Gipuzkoa Encounterreko Opengunea bezala, sarrera libreko gela bat izango da. Bere jarduerak izango ditu.

#partyplace: Hau izango da partya igaroko den lekua, eta Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaile akreditatuentzat bakarrik izango da sarrera. Usabal kiroldegiko kantxa ordezkatuko du halako jarduerak eskainiz: arte digitala, jokoak, lantegi eta hitzaldiak, software librea, hardwarearen atala...

PartyNet https://www.party.eus 

Encounter presentzialetan bezala, jarduera guztiak Partynet bidez egingo dira.

Ostiralean, hilak 19, 10:00tan irekiko da, eta igandean 12:00tan itxiko da.

Twitch https://stream.party.eus

Mundu guztiari irekita, ekitaldia Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez emango dute.

Ordutegia:

Ostirala: 16:00-23:00

Larunbata: 16:00-23:00

Informazio gehiago: Gipuzkoa Encounter.

Erantzun

Sartu