Teknologia albisteak

Woolaroo, ikusmen artifiziala eta hizkuntza gutxituak batuz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-14 : 08:41

Googlek Woolaroo izeneko tresna garatu eta aurkeztu berri du. Hizkuntza gutxituen aldeko ekimen bezala aurkezturik, adimen artifizialeko ikusmen teknologia lotu dute hainbat hizkuntzatako glosarioarekin. Mugikorrarekin erraz erabiltzen da, eta aproba batzuk egin ditugu. Sustatuko editoreak orain badaki eskularrua tamazighteraz esaten (alemdad) eta artaziak maorieraz (kutikuti). Zuk ere aprobak egin ditzakezu mugikorrarekin https://labur.eus/bularu helbidea irekiz.

Googleren adar ez-komertzial batek garatu du Woolaroo, Google Arts & Culture delako ekimenak. Itxura batean Australiako komunitate aborigen batek, Yugambeh delakoa, erakutsi zuen interesa halako zerbait garatzeko, eta Googleko langile eleanitzen artean beste hizkuntza gutxituetako hiztunak aurkiturik, 10 hizkuntzako bertsio batekin estreinatu dute maiatz honetan Woolaroo. Hauek dira hizkuntza horiek: Kalabriako grekera (Italiako komunitate bat), Luisianako kreolera, Maoriera, Nawat El Salvadorreko hizkuntzan indigena, Tamazight edo berbereen hizkuntza, Siziliera, Rapa Nui Bazko Uharteko hizkuntza, Yugambeh, Yiddishera, eta Yang Zhuang Txinako hizkuntza.

Deialdia ireki du Googlek, aplikazioaren kodea irekiz, beste hizkuntza batzuk gehitu ahal izateko. Euskara integratzea akaso ez da hain zaila. GitHub-en dago kodea, nahi duenarentzat. 

Zera egiten du Woolarook, eta honela funtzionatzen du: Mugikorrarekin https://woolaroo-project.appspot.com/languages/change helbidea ireki behar duzu. Laburtzeko, euskarazko hau ere sortu dugu: https://labur.eus/bularu 

Ondoren, aukeratu ahal izango duzu interfazeko hizkuntza (gaztelania eta frantsesa hor daude), eta zein hizkuntzarekin frogatu nahi duzun (aldagai hau edozein unetan uki dezakezu gero). Guk aproba batzuk egin ditugu Tamazight-arekin (aukerako hizkuntzetan, posibleki Euskal Herrian hiztun gehien dituena izango da) 

Hurrengo, kamera aktibatzen da, eta objekturen bati zuzendu kamera, egin klik argazkirako, eta Googleren Cloud Vision API ikusmen artifizialeko tresna identifikatzen saiatuko da, delako gauza hori nola den ikasteko. Irudi adibide gure irudian, eta komentatuko ditugu jarraian.

Laranjari zuzenduta kamera, ez du asmatu laranja dela, eta fruitu eta beste alternatiba batzuk eskaintzen dizkizu. Ikusmen aplikazioaren okerra da? ala akaso aukera lexikoetan ez dago laranja tamazight-eraz eta fruitu alternatiba eskaintzen zaigu? Ez dakigu. Fruitua, behintza, agummu. Eskularrua bai, identifikatu du. Artaziekin ere bai, baina ez da izan lehen aukera, betaurrekoak izan ote zitezkeen ere pentsatu du makinak; eta kasu honetan maorieraz entzun nahi izan dugu: kutikuti. Sistemak aukera ematen du soinu fitxategia ere entzuteko; kasu honetan entzun dugu eta bai, maorieraz, kutikuti esaten entzun dugu.

informazio gehiago, Googleren blogean

 

Erantzun

Sartu