Europako Batasunak ebatzi berri du Applek lehiaren legeak urratzen dituela bere App Store edo aplikazioen dendan, musikarekin zerikusia duten zerbitzuen alorrean bederen. Margarethe Vestager lehiarako komisarioa da Batzordean, eta agerpen publikoan txosten oso baten berri eman du gaur. Europako enpresa batek,Spotifyk, azken urteotan egindako salaketen ondorio da enazpena.
Zera da koxka, App Storean aplikazio batek egon behar badu, bere trantsakzio ekonomikoak Apple azpiegituraren bidez egin behar ditu derrigor, horrek %30eko komisio derrigorrezkoa duelarik Apple-ren alde. Hau da, musika saltzen edo streaming gisa zerbitzatzen duen edozein aplikaziok, iPhone-etara iritsi nahi badu, %30eko gainkarga hori da. Auzia larriagotzen da Applek baduelako Apple Music harpidetza eta salmenta sistema propioa, eta hortaz, beste edonoren lehiaren kontrako neurri eraginkor bat da trantsakzioen %30eko gainkarga.
Vestager komisarioak zera esan du: "App Store delakoak funtsezko papera betetzen du egungo ekonomia digitalean. Gure aurretiazko ikerketa da Apple Musicekin dela Apple, eta Apple ere musika transmititzeko hornitzaileekin lehiatzen da. Aplikazio-dendan arau zorrotzak ezartzean, desabantailan jartzen baitituzte musika transmititzeko zerbitzuak lehiakideengandik, Applek musika transmititzeko aukera merkeagoak kentzen dizkie erabiltzaileei, eta lehia desitxuratzen du. Hori egiten da arerioentzako aplikazioen dendako transakzio bakoitzean komisio handiak kobratuz eta bezeroei harpidetza-aukera alternatiboen berri ematea debekatuz". Azken aukera debekatzea ere larria da: pentsa web bidez egin daitekeela, aplikaziotik aparte, harpidetza bat: kasu horretan iOS sistematik aparteko trantsakzio bat gauzatuko zen, %30eko gainkarga ebitatuz, baina sistema hori ere debekatzen du Applek, dena bere gusturako lotuta eta ondo lotuta edukitzeko.,
Hemendik aurrera, Applek isun bati edo Europako Batasunak ezarritako agindu bati aurre egin beharko dio, Apple Music-i mesede ez egiteko App Store-ren diseinua aldatzera behartzeko.
Erantzun
Sartu