Teknologia albisteak

'Altsasu (gau hura)' dokumentala burutzeko azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-13 : 11:13

Altsasu (Gau hura) film dokumentala amaitzeko, post-produkzioa burutu eta filma borobiltzeko, diru bilketa kolektiboan (crowdfunding egiten) ari dira bere bi bultzatzaile nagusiak, Marc Parramon zinegile katalana (Manlleu, 1977) eta Amets Arzallus idazle eta bertsolaria (Hendaia, 1983); biak dokumentalaren zuzendari gisa arituko dira, plana aurrera badoa.

Dokumentalaren gaia Altsasu Auzia da, noski. 2016ko urrian Altsasuko taberna batean goardizibil batzuen inguruan ustez gertatu zen istilua, eta haren ondotik Altsasuko zenbait gazteren kontrako jazarpen izugarria, zeinaren ondorioz kartzela urte gehigi pairatu dituzten zenbait lagunek. Filma bultzatzeko finantziazio deia hemen dago, Verkami plataforman.

Arzallus eta Parramonek modu bitxi eta interesgarrian aurkeztu dute filmaren zioa, bien arteko elkarrizketa bat irudikatuz. Horra:

—Nik Marc 2016an ezagutu nuen Txipren.

―Nik Amets pixka bat lehenagotik ezagutzen nuen.

—Nik ez nekien Marc dokumentalgilea zenik, eta Montecarlon edo Doscbarcelonan saritua izana zenik.

—Nik banekien Amets bertsolaria zela, eta Euskal Herriko txapel bat irabazia zuela.

—Ni segidan ohartu nintzen Marcek kamerarako begi zorrotza eta gai minberetara hurbiltzeko sentsibilitate berezia zituela.

—Nik onartu behar dut “baskitis” pixka bat badudala, baina Amets inprobisatzailea ez ezik kazetari zorrotza zela iruditu zitzaidan.

—Orduan, telefonoa hartu eta ea Altsasuko kasuari buruzko dokumentala egiten lagunduko zidan galdetu nion.

—Eta nik baietz esan nion.

Erantzun

Sartu