Teknologia albisteak

Noiztik eta zergatik erabiltzen da txapela Euskal Herrian?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-15 : 17:24

Txapel beltzak, gorriak, urdinak... Dantzarako, hotzarentzako, dotore joarteko...Noiztik erabiltzen da txapela Euskal Herrian? Zergatik? ...eta, zein izan zen txapela janzten lehenengoa? Galdera horiek erantzun eta txapelaren inguruko beste hainbat bitxikeri azalduko ditu Mikel Alberdi Sagardia historialari Iruindarrak Elgoibarko Makina Erremintaren museoan.

Hitzaldia datorren maiatzaren 22an, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan. Ordubete inguruko saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta euskaraz izango da. Pandemia dela-eta edukiera mugatu behar izan dute eta aurrez izena eman beharko dute hitzaldian izan nahi dutenek.

Izena emateko museoa@museoa.eus helbidera idatzi behar da edo museoko telefonora (943 748 456) hots egin. Maiatzaren 21a da izena emateko azken eguna. Sarrera 4 euro kobratuko dute.

Erantzun

Sartu