Teknologia albisteak

Landa-inguruneetan garatutako proiektu artistikoak, online Igartubeititik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-15 : 14:51

"Konexioa / Ekintza artistikoak landa inguruneetan" Online topaketa antolatu maiatzaren 18rako Igartubeiti museoak. Datorren aste honetan, Museoen Nazioarteko Eguna tolatzen da, eta leitmotiv hau aukerarik, "Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz irudikatzea" gaiarekin, ondarearen eta artearen arteko elkarrizketa irekia antolatzea erabaki du museoak. Delako ekitaldia Igartubeitiko Facebookean streaming bidez emango dute, erta Maite Redondok eta Idoia Unzurrunzagak gidatuko dute. Esan bezala, asteartean, maiatzak 18an, 17:30etatik aurrera.

 

Maiteren kasuan, Beiren gauzatu zuen bere proiektua, 2020ko Landarte, Nafarroako kultura garaikide eta landatartasunaren programaren edizioan. Idoia, berriz, Sormenaren Kabia ekimenaren hirugarren edizioan, Alkizako 2020ko hausnarketa, sorkuntza eta esperimentazio egonaldian.

Maite Redondok, disziplina anitzeko artistak Arte Ederrak eta Zinema Dokumentala ikasi zituen. Bere lan artistikoa paisaiari eta lanari lotutako gaietan oinarritzen da. Bere proiektuak aurkeztu eta/edo proiektatu ditu, banaka eta taldeka, MACBAn, Blueproject Foundation Barcelonan, Nafarroako Filmategian, Baluarten, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan, Atenasko Arte Ederretako Lizentziatuen Elkartean eta nazioarteko eta estatuko zinema-jaialdietan [Kolonbia, Argentina, Italia, Bartzelona, Madril]. Huarteko Arte Garaikideko Zentroarekin kolaboratzen du elkarrizketak eginez eta egoitza artistikoak dokumentatuz.

Idoia Unzurrunzaga argazkilaria, Institut d 'estudis fotografics de Catalunyan hezia eta Arte Ederretan lizentziatua da. Argazkilari profesional gisa dihardu arkitekturaren eta artearen eremuan/esparruan, eta bere proiektu pertsonaletan, inguruko erretratua, hiria eta natura daude. Bere lanak argitalpen eta erakusketa askotan erakutsi dira. Duela gutxi, Donostia hutsari buruzko bere argazkiak "Archivo covid-Universidad de Alcalá" delakoan parte hartzeko aukeratu dituzte.

 

Erantzun

Sartu