Teknologia albisteak

30 Herri Urrats ttipi, 5. kolegioaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-07 : 09:07

Aurten ere Herri Urrats presentziala egin ezin, baina Seaskak Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia egin nahi du, eta hala antolatu dira bi ekimen: Boga kanpaina batetik, eta 30 herri urrats ttipiago igande honetan hainbat tokitan.

 

Boga ekimenaren helburua da Seaskak behar duen bigarren hezkuntzako hurrengo ikastetxea, bere 5. kolegioa, finantzatzen laguntzea. Eraikuntza birtual baten bidez, boga.herriurrats.eus atarian lagundu daiteke: "Kolegioa eraikitzen lagundu nahi duen orok teila bat (20 euro), leiho bat (30 euro), ate bat (50 euro), berogailu bat (100 euro) eta beste hainbat atal erosteko aukera izango du". Elementu sinboliko horietan, "kirol eremua" da ekarpen garestiena, 2.000 euroko ekarpena.

Pandemia ala ez, olatu ala ez, Seaskak ezinbesteko deritzo bosgarren kolegioaari. Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart, Kanboko Xalbador, Baionako Estitxu Robles Arangiz eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak gainezka dira. Ez da ikastola guzietako ikasleei harrera egiten ahalko 4 kolegio horien artean. Bosgarrena beharrezkoa da.

30 herri urrats ttipiei dagokienez, ikastola bakoitzak antolatu du bere herriko egitaraya. Kontzertu eta ostaturik ezin dela izan kontuan hartuz, batzuek ibilaldi, besteek janari salmenta edo jantzi salmenta.... Forma ezberdineko 30 herri urrats ezberdin izanen dira bainan Herri Urratsen betiko osagaiak hor izanen dira: euskara, giroa, janaria eta dantza! h

Erantzun

Sartu