Teknologia albisteak

Urmuga zeharkaldia, musika eta mendizaletasuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-02 : 08:17

Urmuga mendizale eta musikari euskaldunen ekimen bitxia da, 19 eguneko zeharkaldi bat, zeinean musika tartekatuko den: mendiko kontzertuak, herrietakoak... Uztailaren 14tik abuztuaren 1era., Euskal Herriko bi isurialdeak (Kantaurikoa eta Mediterraniokoa) banatzen dituen mendi mugatik egingo da ibilaldia, Angulo portutik mendebaldetik, Hiru Erregeen Mahairaino.

Aukera desberdinak daude zeharkaldiarekin bat egitekoa: oso osoa, astebetekoa, asteburukoa eta ezin baduzu denbora konprometitu, egun pasa etaparen batean. Izen-emateko aukera eta prezio desberdinez informazioa, hemen.

Apuntatzen den jendeaz aparte, Urmugarekin jada bat egin duten bi kolektibotako jendea topatuko duzue zeharkaldian, mendizaleak eta musikariak, bereziki Et Incarnatus Orkestrakoak.

Egutegi eta ibilbidea hau da:

Musikari dagokionez, hauxe egitaraua:

  • Uztailak 14, Tologorri mendia. Hari laukotea, Maider Zabalegi, Flavio Banterla, Xabi Zeberio eta Amaia Elizaran dantzaria.
  • Uztailak 19, Dima, Baltzolako kobak. Josu eta Gari (Hertzainak taldekoak), Maddi Oihenart, Miren Narbaiza, Et incarnatus Orkestra, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Gorka Benitez saxoan, Itsaso Etxebeste baxuan, Juantxo Zeberio pianoan eta Karlos Aranzegi baterian.
  • Uztailak 20, Aitzkorri. Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio, Gorka Benitez.
  • Uztailak 21, Lareo. Donostiako orfeoia, Et incarnatus Orkestra, Eneko Dorronsoro trikitia. Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan.
  • Uztailak 22, Aizpearro. Donostiako orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Txomin Artola Leire, Kristina eta Leturia, Xendarineko ahizpak eta Oreka TX. Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan, Perkusioa, Enrike Solinis.
  • Uztailak 26, Baigorri. Donostiako orfeoia, Et incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Baigorriko gaiteroak. Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan, Perkusioa, baxua.
  • Uztailak 28, Okabe. Euskal Barrokensemble. Uztailak 30, Zaraitzu Donostiako Orfeoia eta musikariak.
  • Abuztuak 1, Hiru Erregeen Mahaia. Amaierako festa kontzertua, partaide ugarirekin.

Informazio gehiago urmuga.eus euskara hutsezko webgunean.

Erantzun

Sartu