Oñati Irratiak 30 urte bete ditu gaur
2021-05-11 09:10
Euskarazko herri komunikabide batek, Oñati Irratiak, 30 betetzen ditu gaur. Toki berezia okupatzen dute Oñatiko herri komunikabideek Euskal Herriko panoraman, atipikoagatik. Toki askotan, euskara elkarteen inguruan, udal laguntzarekin, herri komunikabideak sendotu diren bezala (Topagunea etaTokikom egitura paraleloek erakusten duten bezala), Oñatik udal bultzada izan zuen Berbia Oñati ekimena garatu da.
Berbia Oñati osatzen dute:
- Oñati Irratiak
- Kontzejupetikaldizkariak
- Sarean, Oñati.eus udal webgunearen informazioak, sare sozialetako zenbait profilek.
- Batetik eta bestetik informazioa osatzen duen e-posta buletinak. (harpidetu zaitezkehemendik)
Irratiari dagokionez, Oñati Irratiko irratsaioak astelehentik ostiralera dira. 11:30etik 13:30era zuzenean, eta tarte horietan hemen entzun daiteke.
Irratiaren saioetako asko Podcast eran aurki daitezke hemen.
Kontzejupetik aldizkariak datorren urtean beteko ditu 30 urte, bestalde.
Erantzunak kargatzen...