Teknologia albisteak

Mixel Berhokoirigoin laborari militantea hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-08 : 18:45

Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1952) laborantza edo nekazaritzako militante abertzalea gaur hil da, 69 urterekin, gaixotasun larri bat ezin gaindituta. ELB sindikatuaren sortzailea izan zen 1982. urtean, eta 2005ean sortu zenetik Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea, 2015a arte. 

Bakearen Artisauak izeneko taldean ere inplikatu zen, ETAren armagabetzea laguntzeko, eta horretan ari zela atxiloti ere egin zuten, eta bi urtez epailearen neurrien pean bizi izan zen.

Laborantza Ganbera sortu zenean ere auzipetua izan zen. Frantziako Estatuak salatu zuen Berhokoirigoien Ganbera sortuz departamenduko egitura hautsi eta Frantziako erakundeak ordezkatu nahi izateagatik. Epaileek ez zuten aintzat hartu estatuaren salaketa.

Elkarrizketa honetan Laborantza Ganbararen garrantzia azpimarratu zuen: "Arrazoi askorentzat. Bat: instituzio bat delakoan, beraz, Euskal Herriaren instituzionalizatzea bagenuen gogoan. Bigarrenik, laborantza ganberako ordezkariak laborariek izendatzen dituzte hauteskundez, beraz, badu zilegitasun bat. Zergak hartzen ditu, diru publikoa badu. Eta badu misio bat: garapena kudeatzea interes orokorrari buruz."

Laborantzaren inguruan hainbat lan idatzitakoa zen Mixel Berhokoirigoin, hemen Ingumak euskarazkoen bilduma egina.

Berhokoirigoinek utzitako hutsunea hainbat lagunek goraipatu dute azken orduetan, Berriak bilduma hau argitaratu du.

Erantzun

Sartu