Badira urte batzuk "Iparra Galdu Gabe" jardunaldiak egiten direla Getxon. Iaz egitekoa zen edizioaren ekitaldi gehienak pandemiagatik kantzelatu behar izan zituzten, baina orain berreskuratu dituzte, maiatz eta ekain artean egiteko.
Jarraian ageri den egitarauan, ekitaldi bakoitzaren aurretik, Jardunaldiaren ikur aukeratu dituzten Xalbador, Mattin eta Mixel Labérguerieren bertso eta abestiak kantatuko dituzte Algortako Bertsolari Eskolako kideek. 100 urte dira aurten Fernando Aire "Xalbador" bertsolatria eta Mixel labéguerie abeslaria eta euskal kantagintza berriaren aita jaio zirela (tira, 101 urte Xalbadorren kasuan), eta 40 urte Mattin Treku bertsolaria hil zela.
EGITARAUA
- Familia osoarentzat jostaldi musikatua: "GuraShow"
Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor
Maiatzak 16, RKE, 12:00. Antolatzailea: SENDI (Egizu)
- Literatura: "Iparraldeko eleak"
Ipar Euskal Herriko testu laginak, Xabier Monasterio
Maiatzak 20, Azebarri, 19:30. Antolatzailea: Egizu (UKITX)
- Kontzertua: "Biba kantua!"
Getxoko Andrés Isasi Elektrik Konexioa + Phillippe De Ezcurra + Thierry Biscary
Maiatzak 21, Muxikebarri (Ereaga aretoa), 19:00. Antolatzailea: Andres Isasi Musika Eskola
- Kontzertua: "Aire Ahizpak"
Miren, Amaia eta Paxkalin Aire
Maiatzak 22, Azebarri, 20:00. Antolatzailea:Azebarri Kultur Elkartea
- Kontzertua: Erramun Martikorena
Maiatzak 23, Muxikebarri (Ereaga aretoa), 19:00. Antolatzailea: Getxoko Kultur Etxea
- Kontzertua: Kalakan
Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Pierre Sangla
Ekainak 27, Muxikebarri (Ereaga aretoa), 19:00. Antolatzailea:Getxoko Kultur Etxea
Informazio gehiago PDF honetan.
Erantzun
Sartu