'Nik, zuk, guk… 250 bai?' izeneko proiektu pilotua abiatu dute Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Lankidetza saio honetan, Txikipedia elikatzeari ekin diote Euskal Herriko hamalau ikastolatan. Helburua da otsaila eta martxoa bitartean 250 sarrera berri idaztea Txikipedian, euskarazko Wikipediaren haurrentzako artikulu egokituen atalean. Dagoeneko martxan da proiektua, eta lehentasuna jartzen ari dira emakumezkoen biografietan, bereziki zientzialarienetan.
Ikastolen Elkarteak ohar batean nabarmendu duenez, «hizkuntza gutxituek, eta horien artean euskarak, testuinguru digitaletan presentzia gutxi dute. Leku propio baten beharra dago. Sarean nabigatzeko hizkuntza ohituretan ere eragin nahi da, askotan nahi den hori euskaraz bilatzeko zailtasunak izaten baitira». Horrez gain, «sarean oro har eta Wikipedia/Txikipedian zehazki, gizonezkoei eta emakumezkoei buruzko artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala izugarria da».
Hauek dira ekimenean parte hartzen ari diren ikastolak: Aita Larramendi (Andoain); Andra Mari (Etxarri Aranatz); Armentia (Gasteiz); Asti Leku (Portugalete); Betiko (Leioa); Elgoibar ikastola (Elgoibar); Ikasberri (Azpeitia); Iñigo Aritza (Altsasu); Laskorain (Tolosa); Lautada (Agurain); Lizarra ikastola (Lizarra); Orereta (Errenteria); Paz de Ziganda (Atarrabia); Txintxirri (Elorrio); Urretxindorra (Bilbo), Uzturpe (Ibarra) eta Xalbador Kolegioa (Kanbo).
Ikastola horietarako helburu hauek markatu ditu elkarteak:
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna baliatuz, proiektua nola doan jakinaraziko da.
Txikipedia kontsultatzeko, webguneaz gain, aplikazioa ere badago:
Erantzun
Sartu