Atzo arratsalde edo ilunabar aldera Gipuzkoako kostaldean eguzkiari erreparatui ziotenek fenomeno bitxi bat ikusi ahal izan zuten:Parelio bat (Parhelio Euskalterm datubasean, Parelio Elhuyarren zientzia eta teknologia hiztegian). Eguzki-begiaren ezker-eskuinetara, bi argi distiratsu, dena eguzkiaren inguruko halo biribil apenas igartzen den baten barruan sartuta.
Ez da hain fenomeno arrunta ere, eta batek baino gehiagok argazkia atera zion. Ikus aipuak Twitterreko hari honetan. Argazki horietako bat iritsi da jada Wikipediara (Edu Lartzangurenena, hemen ere erreprodizuta, Donostiako Zurriolatik ikusia nonbait), non gaur goiz-goiz ez zen parelioaz artikulurik euskaraz, baina orain bai.
Fenomeno optikoa gure atmosferan gertatzen da, zirro erako lainoak egon behar dira ikusmiran, eta haietan izotzezko mikropartikulen ugaritasuna. Gehienetan minutu batzuk bakarrik irauten ditu fenomenoak, eta hortaz, markatua gera bedi euskal kostaldeko hau, 2021eko maiatzaren 5ekoa.
Ingelesez izen bitxia du fenomenoa: Sun Dogs, Eguzkiaren Txakurrak, eguzki-begiaren ondoko bi zaindari balira bezala argi misteriotsu horiek.... Manuel Larramendik 18. mendeko Hiztegi Hirukoitzean odeguzki hitza jaso zuen halaber.
Erantzun
Sartu