Teknologia albisteak

Open Data Science mapa interaktiboen bilduma ikusgarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-15 : 10:32

Open Data Science Europa ekimen pribatua da, Europako Batasuneko zenbait erakunderen babesa duena, zientzia eta datu irekien alde biltzarrak eta ekimenak antolatzen dituena. Alderdi geografiko bat dauka bere webguneak, mapa interaktiboen atala, eta horixe komentatu nahi genuen: ikusgarria da benetan.

Mapen tresna, aplikazio edo webgune honek egiten duena da, hain zuzen, datutegi geografiko irekiak Europako mapa baten gainean jarri kapa desberdin bezala. Eta ikuskapen hori eskaini.

Oinarrizko irudi kartografikoa OpenStreetMap (OSM) mapa irekiak eskaintzen du, eta gainetik ikuskatu daitezkeen kapa geografiko batzuk ere OSM-n dute jatorria. Adibidez, eraikin industrialen kapa bat, Europako osotasunean eta Bizkaian zentratuta hurrengo bi irudietan.

Beste kapa bat, lurrazalaren estaldura. Kolore kodeak ezkerrean dagoen aurkibidearekin dezifratuko ditugu.

Beste bat, naturgune babestuena. Koloreen arabera, berriz ere, hainbat sailkapen. Irudiko ezkerreko beheko laukian ikusten duzuen bezala, datuen deskarga ere egin daiteke, baina adi, Download emanez gero, TIFF irudi super-erraldoiak sortze dira.

Probatu baliabide praktiko eta ikusgarri hau hemen: https://maps.opendatascience.eu/

Erantzun

Sartu