Teknologia albisteak

Covid-aren Liburu Zuria, hausnarketa kolektibo bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-07 : 13:34

Koronabirusaren pandemiak hamabost hilabete bete dituen honetan, arlo desberdinetako akademiko eta profesionalek egindako gogoeta kolektiboa da Covid-aren Liburu Zuria, euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean argitaratu den lan bat. Gaur aurkeztu dute, eta sarean dago jada liburua, PDF eran edo HTML gisa irakurgai.

Hainbat aditu, profesional eta ekintzaileren ahotsak eta lana biltzen ditu Liburu Zuriak. Ugo Mayor zientzialaria (biokimika eta biologia molekularreko ikertzailea= aritu da lantalde honen ordezkari gisa azken asteotan. Prentsaurrekoan izan da gaur Mayor, eta proiektuko beste kide batzuekin batera, honela aurkeztu dute Liburu Zuria.

Prentsaurrekoan azaldu durenez, liburua helburu bakararekin egin dute: gizarteari lagundu egungoak baino tresna eraginkorragoak garatzen, osasun-krisi honi edo etorkizunekoei aurre egiteko. Ikertzaile eta profesional talde batek egindako ahaleginari esker landu ahal izan da, eta talde horrek indarrak batu ditu ideal komun horrekin. Egileen diziplinartekotasun nabarmenak lan panoramiko bat eskaintzea ahalbidetu du, hainbat ikasgai, ikuspegi eta hurbilketa biltzen dituena. Taldearen asmoa datuetan oinarritutako iradokizunak eskaintzea izan da, ahalik eta objektiboenak izan daitezen. Horrek, noski, ez du esan nahi partehartzaile guztiek eduki eta ondorio guztiak partekatzen dituztenik.

Beheko irudian, liburuaren aurkibidea. Atal bakoitzera web bidez iristeko, hemendik.

 

 

Erantzun

Sartu